Bizkaiko mendebaldeko muturrean (Kantabriako mugan) dago Ranero edo Armañongo Parke Naturala, Enkarterriko mendigune adierazgarrienetakoa. Karrantza eta Aguera ibaien haitzarteen artean hedatzen da, mendiz eta mendixkaz osatutako 2.996 hektareako landa-ingurune zabalean. Armañon tontorra (854 m) da mendigunearen punturik altuena, baina honako mendi hauek ere nabarmendu daitezke: Ranero (737 m), Surbias (638 m) eta Jorrios (837 m).

Sailkapena: Natur Parkeak
Udalerriak:

Bizkaia: Karrantza Harana/Valle De Carranza, Trucios-Turtzioz.

Informazioa:

Enkartur
Tel. 946 800 226
Fax. 946 801 356
Email: infor@enkartur.net

 

Karrantza Haraneko Turismo Bulegoa
Tel. 946 806 857
Fax. 946 806 520

Datu interesgarriak:
Zerbitzuak:

Erliebe ikusgarria duen paisaia nagusiki karetsua da eta, bertan, harkaitzak, lapiazak, dolinak eta arrailak dituzten forma karstikoak dira nagusi. Zorupean balio geologiko, paleontologiko, espeleologiko eta biologiko garrantzitsua duten 200 kobazulo baino gehiago daude. Horren ildora, nahitaezkoa da Pozalaguako Kobazuloa bisitatzea. 1957an aurkitu zuten eta estalaktika eszentriko bitxiak ditu nabarmentzekoen artean: beheraka hazi beharrean, edozein norabidetan hazten dira. Ranero auzotik (Karrantza Harana) bi kilometrora dago kobazuloa eta bisita turistikoak hartzeko prestatuta dago. Era berean, 400 metro baino gehiagoko luzera, 250 metroko zabalera eta 90 metroko altuera duen Karlistaren Torka (Europako barrunbe handienetakoa) ere aipatu beharra dago.

Oharrak

Karrantza Haranean, Trucios-Turtziozen eta parke naturalean bertan, ondo seinaleztatutako ibilbide ugari daude. Horrez gainera, beste hainbat toki ere bisitatzea merezi du: Sopeñako artadia, Balgerriko pagadia, Karrantza Haraneko monumentu megalitikoak (Cabañako nekropolitik Cotobaserora doan ibilbidea, esaterako), bertatik gertu Balmaseda hiribildu monumentala, Avellanedako Juntetxea edota Karpin Abentura parke tematikoa horietako batzuk baino ez dira.

Fauna

Mendigunearen ezaugarri karetsuari esker, saguzarren espezie anitz bizi dira Armañonen; horietako batzuk, galzorian daude Europan. Harkaitzetan bizi ohi diren hegazti ugari ere aurki ditzakegu erliebe malkartsu honetan. Bestalde, lurralde honek eta Kantabriako baso zabalak bat egiteak, fauna aberastasuna areagotzeaz gainera, animalia ugaztun batzuek (otsoa, esaterako) sartu-irtenak egitea errazten du. Eremu honetan bakarrik bizi diren beste espezie batzuk ere aipatu behar dira: erbinubide zuria eta elur-lursagua, besteak beste.

Flora

Landarediari dagokionez, inguruko laborantza eta, batez ere, abere-hazkuntzarekin harreman estua duten landare belarkarak eta zuhaixka itxurakoak dira nagusi. Hala ere, bertako basoak ere azalera handia hartzen du. Artadi kantauriar zabalak daude, esaterako, Jorrios mendiaren ekialdeko hegalean, Sopeñako eguteran eta Karrantzako ibaiaren erreka-zuloan; pagadiak, Armañongo laiotzean, eta hariztiak eta baso mistoak, hegal eta ibarbideetan.

Kokapena eta ostatuak inguruan

Sarbidea: Karrantza Haraneko erdigunetik Molinarrera joango gara eta Riosecora iritsitakoan, Ranerora eramango gaituen BI-4668 errepidea hartuko dugu. Horren ondoren, Pozalaguako kobazuloetara doan pista estua jarraituko dugu.

Balmasedara doan BI-630 errepidea hartuta ere irits gaitezke Armañongo Parke Naturalera. Torkatxas auzoan Gertaera Oneko Andra Mariaren santutegira eramango gaituen errepidea hartuko dugu.

Trucios-Turtziozetik, Romaña eta Cueto auzoetatik hel gaitezke Armañonera. Gorantza joango gara bidean aurkituko dugun seinaleztapena jarraituta.

Garraio publikoa: Autobusez: Bizkaibus autobus zerbitzuaren Balmaseda-Lanestosa lineak Karrantza Haraneko Ambasaguas auzoan geltokia du. Pozalaguako kobazulotik 8 kilometrora dago auzo hori.

Trenez: FEVEk ere Ambasaguas auzoan geltokia du.
Aparkalekua: Pozalaguako kobazuloan eta Gertaera Oneko Andra Mariaren atsedenlekuan aparka daiteke.



Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

5 emaitzak

Itxi

Lezamako Etxe

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

26 Iruzkinak

Sopuerta/Bizkaia (9km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 4 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 57,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Labeondo

  • Gelak

Muskiz/Bizkaia (13km-ra) Erakutsi mapan

Landa-etxea: 12 pertsonak + 1 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 50,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Ordaola

  • Gelak
  • Taldeentzat egokia

7 Iruzkinak

Alonsotegi/Bizkaia (24km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Guzurtegi

  • Gelak

Maroño/Alava | Araba (29km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 12 pertsonak / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 55,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Garai

  • Gelak
  • Apartamenduak

Orozko/Bizkaia (34km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 16 pertsonak + 2 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Fuente: www.turismoa.euskadi.net