Plaiaundiko Parke Ekologikoa Bidasoa ibaiaren eta Jaizubia errekaren artean dago, Txingudiko Badiara begira, Irungo erdigunetik oso hurbil.

Sailkapena: Etorkizuneko gune babestuak
Udalerriak:

Gipuzkoa: Irun.

Informazioa:

Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroa
Pierre Loti ibilbidea, z/g 20304 Irun
Telefonoa/Faxa: 943 619 389
Emaila: ekogarapen@terra.es

Datu interesgarriak:
Zerbitzuak:

Inguru paregabe hau hegazti migratzaileen atsedenleku bihurtu da eta, gaur egun, balio natural handiko gunetzat dute nazioartean. Horrela, Txingudi izeneko Hegaztien Babes Bereziko Eremuaren (HBBE) eta Txingudi-Bidasoa Garrantzi Komunitarioko Gunearen (GKG) barruan dago. Bi eremu horiek Natura 2000 Europako naturgune aipagarrienek osatzen duten sarean sartzeko proposatuta daude. Gainera, Ramsar nazioartean garrantzia duten hezeguneen zerrendan ere badago Plaiaundi.

Parkeak 24 hektareako hedadura du eta bi urmael daude bertan, uhate sistema baten bidez itsasaldien erritmoari konektatutakoak. Marearteko hondartza bat eta ur gezako aintzira bat ere baditu.

Parkearen sarreran, Interpretazio Zentroa dago eta, bertan, bisita gidatuak antolatzen dituzte taldeentzat. Halere, norberak bere kabuz egin dezake bisita, bi kilometroko ibilbidean argibideak eskaintzen dituzten 17 panel baitaude.

Oharrak

Plaiaundin eta Jaizubiako paduran (Hondarribia) taldeentzako eta partikularrentzako bisita gidatuak aldez aurretik hitzartu behar dira Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroan.

Fauna

Hegaztiek Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean duten gune garrantzitsuena da Plaiaundiko Parke Ekologikoa, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarekin batera. Limoetako, zingiretako eta itsasoko hegaztiek aukeratzen dute gehien ingurua migrazio-garaian, neguan batik bat, eta, hein txikiagoan, umatze-garaian, atseden hartu eta indarrak berritzeko.

Plaiaundi leku estrategikoan dago kokatuta, itsasoaren eta Pirinioetako mendi-hesiaren artean. Hori dela eta, hegazti-espezie askoren igarobide da eta, hortaz, horiek ikusteko behatoki paregabea dago bertan.

Hegaztiez gain, beste animalia batzuek ere aurkitu dute hemen habitat egokia. Nabarmentzeko modukoa da apo lasterkaria. Populazio bakandua du bertan, normalean izaten dituen bizilekuetatik urrun.

Flora

Urmaeletan alga-espezie batzuk bizi dira, ur gaineko arrabak, esaterako, eta baita landareak ere, uretako askia, besteak beste. Ertzetan, berriz, ihi txikiak hazten dira.

Paduretan, lohia agerian geratzen denean, Zostera noltii eta itsas espartinak ikus daitezke. Gramineoek inguru lehorrak estaltzen dituzte, eta jakiak bilatu eta kumeak hazteko aukera ematen die animalia askori, intsektuetatik hasi eta hegaztietaraino. Zuhaitz eta zuhaixken artean, aldiz, milazka, haltza, zumea eta makala dira azpimarragarrienak.

Kokapena eta ostatuak inguruan

Sarbidea: N-1a hartuko dugu Irunerako noranzkoan, eta A-8 autobidetik, berriz, Hondarribia-Irun irteerara jo behar dugu.

Garraio publikoa: Hendaia, Irun eta Hondarribia artean dago, Txingudiko Badian, Bidasoa ibaiaren bokalean, hain zuzen. Hortaz, Irungo erdigunetik oinez joan gaitezke.

Aparkalekua: Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroaren ondoan, Parkearen sarreran, aparkalekuak daude autobusentzat eta autoentzat.



Bilatu zure ostatua

  • Gelak
  • Apartamentua
  • Etxe osoa
  • Taldeentzat egokia

1 emaitzak

Itxi

Montefrio

  • Gelak
  • Apartamenduak

3 Iruzkinak

Urnieta/Gipuzkoa (20km-ra) Erakutsi mapan

Nekazalturismoa: 14 pertsonak + 5 Ohe osagarria / Banaketa Info +

Gutxieneko prezioa 37,00 € Logelan Ikusi aukera gehiago »

Informazio gehiago Erreserbatu orain

Fuente: www.turismoa.euskadi.net