Informazioa eskaintzen dugu Nekazalturismoa-Landaturismoa Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuei eta horretako elkarkide nola bilakatzeari buruz:

Nekatur Aurkezpen Bideoa

Zerbitzuak

  • Web orria: www.nekatur.net bertan establezimendu bakoitzari buruzko informazio zabala agertzen da.
  • Urtero Euskadiko Nekazal Turismoen eta Landa Etxeen gida orokor bat argitaratzen da, baita sustapen materialak ere: CD, mapa probintzialak, banatzaileak, egutegiak, etab.
  • Beste edizioetako eta internet aterietako informazioa eguneratzen da.
  • Laguntza eskaintzen da "Kalitate Sistema" ezartzeko kalitatezko Q lortu ahal izateko nekazal turismoetan eta landa etxeetan, baita Praktika Onen Esku-liburu bat ere.
  • Erabilgarri dauden plazen zerbitzu bat eskaintzen da. Horren bidez, jabeak bere establezimenduan duen okupazioaren berri ematen du.
  • Azoketan, karpetan parte hartzen da, bai Estatu mailan eta bai atzerriko mailan, gure establezimenduak sustatzeko.
  • Prestakuntza ikastaroak antolatzen dira.
  • Publizitatea, merkaturatzea, etab.
  • Establezimenduaren argazki erreportaje bat egitean da.

Baldintza

Elkarte honen kide izateko Euskal Autonomia Erkidegoko nekazal turismo edota landa etxe baten jabea edota titularra izan eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak igorritako Irekitze Lizentzia eduki behar da nahita nahiez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Honako informazioa entregatu behar da Nekazalturismo-Landaturismoa Elkartearen kide izateko:

  • Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak igorritako Irekitze Lizentziaren kopia.
  • Erantzukizun Zibileko Aseguruaren kopia
  • Jabearen edota arduradunaren agiri neurriko 2 argazki
  • Jabearen edota arduradunaren NAN fotokopia
  • Elkartera atxikitzeko eskaeraren inprimakia
  • Ostatuaren fitxa
  • Galdetegia (web gunerako informazioa)
  • 8 argazki (aldi baterako, argazkilariak ostatuaren argazki erreportajea egin arte)
  • Plazen Erabilgarritasun Zerbitzura atxikitzeko konpromisoa (interesatuta egonez gero).
  • Krokisa (ostatura nola iritsi ez bada galdetegian marraztu).

Kuota

Elkartearen kidea izateko atxikimendu kuota bat ordaindu behar da, eta bi atxikimendu kuota hauen artean aukeratu daiteke:

SARRERA KUOTA  350€
- Honakoak barne: sarrera + Nekatur ikurra + Nekaturren tresnen heziketa telefonoz
- Ordainketa modua: 200€ onartzean (diru sarrera) eta 150€ 3 hilabeteetara (kontutik pasata)

SARRERA KUOTA ARGAZKI ERREPORTAIAREKIN  500€
- Honakoak barne: sarrera + Nekatur ikurra + Nekaturren tresnen heziketa bertan + argazki erreportai zabala
- Ordainketa modua: 300€ onartzean (diru sarrera) eta 200€ 3 hilabeteetara (kontutik pasata)

Elkartean sartu ondoren, urteko kuota bat ordainduko da. Horren zenbatekoa kalkulatzeko 130 € + establezimenduaren egun bateko okupazioa egin behar da (kalkulatzeko logela kopurua horien batezbesteko prezioarengatik biderkatu behar da). Azken emaitza zati 12 egiten da (hilabeteak) eta hilero zenbateko hori kontutik pasako da.

Adibidez: Logelaka alokatzen den eta 6 logela dituen ostatu bat, eta bakoitzaren prezioa 40 € dira.

6 (logela) x 40 (logela bakoitzeko prezioa) = 240 € (egun bateko okupazioa) + 130 € (kopuru finkoa) = 370 € zati 12 (hilabeteak) = 30,83 € (hilero)

Elkartera atxikitzeko prozedura

  1. Interesatuak eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu behar du elkartearen bulego nagusian.
  2. Informazioa aurkeztu behar da hurrengo hileko Zuzendaritza Batzordean. Bertan, dokumentazioa aztertuko da eta establezimendua bisitatzea erabakitzen da.
  3. Bisita egiteaz arduratuko den pertsona jabearekin harremanetan jarriko da bisita egiteko eta horren balorazio bat biltzeko.
  4. Dokumentazio guztia eta bisitaren balorazioa aurkezten da berriz hurrengo Zuzendaritza Batzordean, eta bertan establezimendua elkartean onestea erabakitzen da.
  5. Eskaera onetsiz gero bulegoaren langileek interesatuari jakinaraziko diote eta atxikipen kuota sartzeko eskatuko zaio elkarteak dituen kontu zenbakietako batean.
  6. Interesatuak atxikipen kuota ordaintzearen frogagiria bidali ondoren, elkarkide bilakatuko da eta horren berri idatziz emango zaio.
  7. Informazio guztia elkartearen euskarri desberdinetan sartuko da (web, gidaren eguneratzea, datu basea, etab. eta bezeroei dena delako ostatuari buruzko informazioa emango zaie (plazen erabilgarritasuneko zerbitzua kontratatu nahi izanez gero).