Nekazalturismo-Landaturismo Elkarteak, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen inguruan argitaratu zen uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen ditu, eta baita pertsona fisikoen datu pertsonalen inguruko tratamenduaren eta haien zirkulazio askearen inguruan 2016ko apirilaren 27an Europar Parlamentu zein Kontseiluak argitaraturiko Araudiaren (EU) 2016/679 baldintzak ere. Hori dela eta, ondorengo lege-ohar hau sortu du.

www.nekatur.net web-orrialdearen erabilera “Lege ohar” honetan jasotako baldintzei lotua egongo da eta, baldintza horiek, aldizka eta aldez aurretik jakinarazi gabe eguneratu ahalko dira. www.nekatur.net web-orrialdean nabigatzeak, erabiltzaileak delako baldintzak behar bezala ulertzen dituela eta onartzen dituela esan nahi du.

Nekazalturismoa elkarteak, aldez aurretik jakinarazi gabe, www.nekatur.net-en egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du. Beraz, eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu, baita horien aurkezpena eta kokapena aldatu ere.

Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak egiazkoak direla bermatzen du, eta haren ardura izango da horien inguruko edozein aldaketa jakinaraztea. Erabiltzaileak www.nekatur.net-eko formularioren baten bidez beste pertsonen datu pertsonalak ematen baditu, horiek sartu aurretik, lege-ohar honetan jasotzen diren puntuak ezagutarazi beharko dizkie haiei.

Erabiltzailea izango dan arduradun bakarra, formularioetan datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edota eguneratugabeak emanez Nekazalturismoa elkarteari edota beste norbaiti zuzenki nahiz zeharka edozein kalte edo galera eragiten badio.

Idazpurua Datuen Babesaren inguruko Informazio Orokorra Informazio Osagarria
Responsable

Asociación Nekazalturismo - Landaturismo Elkartea “NEKATUR”

  • Nekatur
  • Beizama Bildua 1
  • CP 20739 – Beizama (Gipuzkoa)
  • e-maila: agroturismo@nekatur.net
  • www.nekatur.net
  • Euskal Herriko Elkarteen Erregistroa, 54/91 zenbakidun Elkartea
Xedea

Erosketa, erreserba zein kontsulta eskaeren izapidea. Zerbitzu, eskaintza eta beste hainbat informazio interesgarriren igorpena.

Datu pertsonalak, atariak eskeintzen dituen zerbitzuak emateko, erabiltzaileak eskatu duen informazioa bidaltzeko eta erabiltzailearentzat interesgarri izan litezkeen jardueren inguruko informazioaren igorpena gauzatzeko bakarrik erabiliko dira.
Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira erabiltzaileak haien ezabatzea eskatu ezean.

Legitimazioa

Interesdunaren baimena

Dagokion laukia markatu baldin baduzu, gure produktu zein zerbitzuen inguruko publizitatea bidaltzeko oinarri legala ematen digu baimenak, halere, baimena ezeztatzen baldin baduzu, horrek ez du gurekin egiten dituzun beste tramitazio zein gestioetan inolako eraginik izango.

Hartzaileak

Betekizun legala den kasuetan izan ezik, datuak ez zaizkie sekula hirugarren pertsonei emango.

Betekizun legal bat dagoen kasuetan izan ezik, datuak ez zaizkie hirugarren pertsonei emango.

Eskubideak

Datuak eskuratzea, zuzentzea zein baliogabetzea, eta beste hainbat eskubide, informazio osagarria atalean argitzen den bezala.

Nekazalturismo Elkarteak – Landaturismo Elkarteak, Nekaturrek, zure datu pertsonalak tratatzen dituen edo ez jakiteko eskubide duzu, eta hori dela eta, zure datuak eskuratu, zuzendu, zein jada erabilgarriak ez direnean ezabatzeko eskubide osoa duzu.

 

Jabetza Intelektuala eta Industriala

Web-orrialde honetako eduki guztiak, hala nola testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta eduki horiek izan ditzaketen jabetza intelektualeko eskubideak, bai eta marka, izen komertzial edo bestelako zeinu bereizgarri guztiak ere, Nekazalturismo-Landaturismo Elkartearenak edo haren legezko jabeenak dira. Hortaz, horien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta daude.

Edukiak erreproduzitzeko egintza guztiak debekatuta daude, guztiz edo erdizka eta edozein bide edo bitarteko (mekanikoa, elektronikoa, erreprografikoa edo bestelakoak) erabilita erreproduzitzen badira ere. Aldez aurretik Nekazalturismoa elkarteak edo haren legezko jabeek berariazko baimena idatziz eman ez badute, zabalkunde-, komunikazio publiko- edo banaketa-egintzak ere debekatuta daude.

Nekazalturismoa elkarteak ez du bere gain ardurik hartuko, erabiltzaileek, edukiak erabiltzean, kalte edo galeraren bat sortzen badute edota, horiek, indarrean dagoen lege-xedapenen bat hausten badute.

 www.nekatur.net web orriak ostatuei buruz argitaratutako informazio guztia ostatuen jabeek edo arduradunek zuzenean emandakoa da. Beraz, Nekaturrek, nahiz eta atxikita dauden ostatuei jarraipena egin, ez da informazio horren benekotasun zein egiazkotasunaren erantzule egiten, hori ostatuen berariazko erantzukizuna izanik.

Estekak

Nekazalturismoa elkartea ez da web-orrialdean ager litezkeen kanpo-estekez arduratuko. Hortaz, bere ardurapean eskuratuko ditu erabiltzaileak edukiak eta haien erabilpena gauzatzeko eskatzen diren erabilpen-baldintzak onartuko ditu.