Duela gutxi Martindegi baserriaren ondoan eraikia da, Lezoren kanpoaldean dago. Oarsoaldea izeneko bailaran. Aiako Harriak(etxearen parean),zenbaitentzat Pirineoen hasiera, hamaika bidezidor ditu oinez ibiltzeko. Gailurretik begira jarriz gero bailara guztia ikusteko aukera ematen du, eta zerua garbi baldin badago Landak eta Bizkaia ere ikus daitezke.Gainera bailarako sai arre talderik handiena bertan bizi da.Mendiaren magalean, Oiartzun ibaiaren sorlekuan, Arditurriko meategiak daude, erromatarren garaiko meategi zaharrak dira, eta Donostiaraino iristen den bide-gorria bertan hasten da.Errenterian San Markos mendia, Urdaburu, Listorreta eta Landarbasoko haitzuloak ere topatuko ditugu.Itsasoa ikusi nahi izanez gero, Martindegi etxearen atzean, Jaizkibel mendia dugu. Mendi hori Kantauri itsasora begira dagoen balkoi zoragarria da, eta gainera orografia eta harkaitzen ezaugarriengatik mendi berezia da.