01/03/2016


Eguna/k: Otsailak 26tik Urriak 2arte

Andy Warhol Bilbao

1997ko urriaren 17an Bilbok betirako aldaketa bat izan zuen. Museo bat baino gehiago inauguratu zen: Guggenheim Museoa. Frank Gehry-ren obrak iragana eta etorkizunaren arteko jauzia eragin zuen hiriaren historian. Bilbo modernoaren jaiotza zen, iragana ahaztu gabe berpizten zen Bilbo abangoardista. Ia 20 urte ondoren, Guggenheim museoa turismoarentzat hiriaren elementurik erakargarriena da eta horrez gain nazioarte mailako kulturaren erreferente zoragarria da.

Erakusketa iraunkorra harrigarria da, baina Guggenheim museoaren pizgarrietako bat aldi baterako antolatzen diren erakusketak dira. Haien bidez artearen historiako hoberena, klasikoa zein modernoa, hurbiltzen da Bizkaiko hiriburura. Museoan erakusgai egon diren artista handien zerrenda harrigarria da. 2016 honetako izar nagusia Andy Warhol izango da, haren Itzalak obra helduko baita Bilbora.

Itzalak 102 mihisez osatutako konposizio bat da, zalantzarik gabe New Yorkeko arte modernoaren artistarik garrantzitsuenetakoa denaren benetako esentzia jasotzen duena. Ez da Warholen lehen erakusketa Guggenheim museoan. Aldi honetan erakusketa irekirik egongo da otsailearen 26tik urriaren 2ra.

Bilboko Guggenheim museoa bestelako erakusketak hartuko ditu ondoko hilabeteotan. Aipatzekoa horien artean Parisko Eskolari eskainiko zaiona, zeinean Picassoren obrak erakutsiko dituen apirilean.

Nekaturretik Bilbo bisitatzeko gonbita luzatzen dizugu. Arkitekturak, tradizioak, kulturak eta gastronomiak bat egiten dute bisitariak liluratuz. Hurbildu zaitez Andy Warhol-en Itzalak ikustera eta birkargatu pilak gure ostaturen baten. Nekaturreko ostatuetan soilik aurkituko duzu gure lurraren benetako esentzia. Zure zain gaude!