01/02/2016

parke naturalak

Gure lurraldean 9 parke natural ezkutatzen dira. Naturak eskaini dizkigun 9 bitxi, bisitatzera hurbildu eta naturaz gozatzeko gonbitea luzatzen diguten 9 habitat ezberdin. Bakoitza bere ezaugarriekin, Euskadiko parke naturalek eraztun berde berezia eratzen dute, natura zaleak direnek ezagutu beharrekoak.

Oraingoan bisitatzeko arrazoiak ekarriko dizkizuegu. Jantzi botak eta prestatu zaitezte ingurune natural zoragarriaz gozatzeko.

      Deskubritu habitat eta fauna zoragarriak: 9 parke naturaletako edozeinek fauna basati izugarria ezkutatzen du. Haietako batzuk hegaztien tenpluak dira, beste batzuk aldiz era guztietako ugaztunen egoitza. Ingurune naturala ere, flora, oso aldagarria da batetik bestera.
      Plana oso egokia da familia osoarentzat: Euskadiko parke naturaletan interpretazio guneak daude zeinetan txikienentzako oso aproposa den eduki informatibo eta hezitzaile ugari dagoen. Naturan zehar egindako ibilaldiak eta animaliak haien habitat naturalean ikusi ahal izatea familia osoarentzako aukera interesgarriak dira.
      Plan osasuntsua: parke naturaletako edozeinek bidezidor eta ibilbide ugari dauzka ezagutzeko. Hori dela eta bisitaldia plan osasuntsua izan daiteke, bakarrik zein lagunekin kirol egiteko.
      Euskadiren benetako muina ezagutu: Esan ohi da gure lurraldea berdea dela eta horren adibide parke naturalak dira. Gure lurraldean era armoniatsuan bizi diren 9 bihotz direla esan genezake. Bakoitzak bere ezaugarri propioak izanik, Euskadiko parke naturalak gure ingurugiroaren zutoinetako bat dira.
      Ihesalditxoa egiteko aproposak: Euskadiko parke naturalak 2/4 egunetan bisitatzeko aproposak dira. Hori dela eta oso egokiak dira asteburu zein zubi batean bisitatzeko.

Euskadiko edozein parke natural deskubritzeko hainbat arrazoi daukagu. Gure webgunean hobeto ezagutzeko informazioa lor dezakezu. Eta noski, ez duzu zure ihesalditxorako Nekatur baino ostatu hobeagorik aurkituko. Hainbat dira parke naturaletatik hurbil izango dituzun gure ostatuak, zeinetan erosotasuna, hurbiltasuna eta bertako gastronomia aurkituko dituzun.