01/02/2016

Tolosa oso bitxi garrantzitsua da Gipuzkoako herrialdean. Oria ibaiaren ertzean, eskualdeko udalerririk garrantzitsuenetakoa da haren historia zabal eta aberatsagatik, eraikuntza eta industriarekin batera. Gipuzkoako hiribildu honetako ia 20.000 biztanleek hamaika hitzordu interesgarriz gozatzeko aukera izaten dute urtean zehar, eta horien artean oso berezia daukate otsailaren 20an.

Gauza naturalen zaleek zita daukate Tolosan otsailaren bukaeran. Udalerriak Zuhaitzaren XXI. Eguna ospatuko du, azoken sasoiari hasiera emanez. Hainbat haztegitako ordezkariak agertuko dira hara haien katalogorik hoberena erakustera. Tolosara hurbiltzeko aukera daukatenek edozein motatako zuhaitz aleak lortzeko aukera izango dute, bai fruta-arbolak zein ornamentuzkoak. Bonsaiak gustuko dituztenentzat ere oso aukera aproposa da. Oraindik heldu gabe badago ere udaberri giroa, eta jai giroa, nagusituko dira.

Edozein aitzakia aproposa da Tolosa eta inguruak bisitatzera etortzeko. Ingurune naturala eta hiribilduaren aberastasun natural eta gastronomikoa aitzakia horietako batzuk izan daitezke deskubritzera hurbiltzeko. Zuhaitzaren eguna Tolosaren muin bizi eta animatua deskubritzeko lagungarria izan daiteke. Hori dela eta asteburu horretan ezagutzera hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizugu. Ostaturik hoberena eskainiko dizuten gure hurbileko ostaturen baten eskutik egiteko aukera izango duzu. Deskubritu Tolosa Nekaturren eskutik. Ikusiko al dugu elkar?