01/02/2016

Inaziotar Bidea

Mundu guztiak ezagutzen du Donejakue Bidea, planetako erromesaldirik ezagunenetakoa. Baina ez dira hainbeste penintsulan zehar ibili eta gure lurraldean hasten den beste bat ezagutzen dutenak. Inaziotar bideaz ari gara, Euskadi, Errioxa, Nafarroa eta Aragoi zeharkatzen dituenak Bartzelonako Manresara heldu baino lehen.

Ez zenuela Inaziotar Bidea ezagutzen? Deskubrituko dizugu haren atzean ezkutatzen den istorioa ezagutzeko. Hartu motxila eta prestatu zaitez bideaz gozatzeko!

Inaziotar bidearen abiapuntua

Inaziotar bideak izen hori dauka Loiolako Inazio santuagatik. 1522. urtean oraindik ere zalduna zenean Lurralde Santura erromes joatea erabaki zuen. Haren erromesaldia oinez hasi zen urtarrila eta otsaila artean eta Manresan bukatu zen 1522ko martxoaren 21ean. Ondoren, erromesaldia izan zela eta, Loiolako Inaziok egun Jesuitak bezala ezaguna den erlijio-ordena eratu zuen.

Azken urteotan ordenak 650 kilometro dauzkan erromesaldi hau berpizteko ahalegina egin du. Ibilbidearen inguruko monumentu, toki aipagarri eta erromesarentzat erabilgarria izan daitekeen bestelako informazio ugari eskaintzen duen webgunea abiatu dute. Euskadin ibilbideak Gipuzkoa eta Araba igarotzen ditu iparraldetik hegoaldera. Loiolako Santutegitik ibilbideak Zumarraga, Arantzazu, Araia edo Arabar Errioxako Laguardia bezalako herriak zeharkatzen ditu.

Inaziotar bidea gure errutinatik ihes egiteko aukera ona izan daiteke, hausnarketa egiten laguntzeko kilometroak eta kilometroak eskainiz. Tradizionalagoa den Donejakue Bidearen aurrean beste aukera bat da. Oso aproposa oporretan kirol praktika osasuntsua burutu nahi dutenentzat. Eta Euskadin zehar egiten den etapan Nekaturreko ostatuak izango dituzu eskura, zeinetan atseden hartzeko aukera eta gure gastronomiaren hoberena eskainiko dizkizuten indarrak berreskuratzeko.

Elkartuko al gara bidean?