01/02/2016

San Balendin 2016

Otsailak 14a ez da edozein egun egutegian. Ziurrenik zure bikoteak jakin badakien hori aitortzeko 24 ordu apropos dira. Maite zaitut esatea eta berezi sentiaraziko duen detailetxo bat izatea ez dago inoiz soberan. San Balendin maitasunaren egun bilakatu da mundu osoan, maite zaitut esateko eguna. Detaile txiki batek edo zita berezi batek lehen eguneko maitemintze unera eramango zaituzte.

San Balendineko asteburua bikoteak eta zuk tartetxo bat hartu eta zuen mundutxo partikularrean egoteko berezia da. Maitasunez eta sentimenduz beteriko ihesalditxo erromantikoa. Eta horretan laguntzeko prest gaituzu. Nekaturreko ostatuak destino perfektuak izan daitezke zure ihesalditxo erromantiko horretarako. Ingurune berezi eta naturaletan gure ostatuek egun horretarako behar duzun guztia eskainiko dizute.

Nekatur ere oparitu diezaiokezu maite duzun horri. Gure Nekabonuak oso opari aproposak dira zure bikotearentzat. Oparitu ihesalditxoa berak nahi duenerako. Oparitzeko bonu aukera zabala aurkituko duzu. Deskubritu Nekaturrek San Balendin hain berezi horretarako esakini dezakeen guztia.