05/01/2016

Gustoko Azoka

Gusto-ko azoka BEC-era heldu da bisitaria eta euskal gastronomiaren arteko esperientziarik hoberena eskaintzeko. Bertako lur eta jatorri deituretako produkturik hoberenek hitzordua daukate lehenengoz BEC erakustokian otsailaren 12tik 14ra. Bisitariak bestelako jardueren artean artisau elikadura berriaz gozatzeko aukera izango du.

Zita honetan kultura zein elikaduraren esparruetako behar eta gustu berriei erantzun ematen dieten produktuak eskaintzen dira: produktu ekologikoak eta Slow Food-a. Muga eta zaporeez harago doan eskaintza gastronomiko berria.

Plazer txiki hauen prestaketa eta dastaketa protagonista nagusiak izango dira Barakaldoko hitzordu honetan non bisitaria aktore bizia izango den azokaren barruan: dastaketak, prestakuntza saioak, hitzaldiak eta era guztietako produktu eta zerbitzu ezagutzera emateko bestelako jarduerak izango ditu eskura.

Bertako produktuen salmenta eta erakusketa

Bertako produktu ugari erakusgai izango dira eta ekoizleak eta saltzaileak haien tokietako produktuekin aurkitzeko aukera izango da. Egutegian galdu ezin den hitzordu baterako ezinbesteko bat egitea. Etorri gure lurreko gastronomia eta turismoaren hoberenaz gozatzera. Han izango gaituzu zain!

Erakusketa gastronomikoan eskualde bakoitzeko eskaintza gastronomikoen osagarri gisa tokian tokiko sekretuak ezagutzeko aukera egongo da. Nekatur bertako egonaldi naturalik hoberenak eskaintzeko egongo da. Ezin duzu galdu!