04/08/2014

Andra Mari Zuriarern Jaiak - Gasteiz - Zeledon

Abuztuaren lauan, San Migel elizako kanpaien jotzearekin eta tradizio den "txupinazoarekin", hasten dira Vitoria-Gasteizko jai nagusiak, hots, Andre Maria Zuria hiriaren zaindariaren ohorezko jaiak, arratsaldeko 6ak, puntu-puntuan direnean. Zeledon San Migel elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazako balkoi batera jaisten denean abiarazten dira jaiak, plaza horretan biltzen den jendetzaren zalapartarekin batera.

Abuztuaren 10eko gauerdiko ordubatean, berriz, Zeledonek agur esaten dio hiriari eta San Migel elizako kanpandorrera igotzen da berriro, suzirien eta bertan daudenen tristura begiraden artean.

Ez galdu jaiak Gasteiztik gertu ostatu hartuaz.