30/12/2015

La Ribera Hornidura Azoka, Bilbon.

Hornidura azokak beti izan dira elkartzeko, erosteko eta jarduera ekonomiko frenetikorako gune.Itsasotik zein lurretik ekarritako edozein ohiko produktu fresko lortzeko tokia.

Gaur egun, merkatalgune berrien iraultzarekin azoka hauek harri bitxi bihurtu dira haien hirietan.Donostiako Bretxa, Bilboko Erribera eta Gasteizko Azoka horren adibide dira. Azoka horietako txoko guztiak ezagutu eta hango usainez blaitzea errepikatu nahi izango duzun esperientzia izango da. Hitzematen dizut.

Eraikinetan egindako berrikuntzekin zerbitzuak hobetzeaz gain turismorako ezinbesteko interesgune bezala agertzeko aukera lortu dute. Barrenetik egindako espazioen berreskuratzeak turistarik zorrotzenen tokirik gogokoenen artean egotea eragin du.

Hirietara bidaiatu nahi baduzu egin ezazu hurbileko landa eremura kontraste biak bizi ahal izateko. Kontrastatu hiriaren aglomerazioa landa eremuaren lasaitasunarekin. Nekaturen egonaldirik hoberena eskaintzen dizugu.

Vitoria-Gasteizko Azoka plaza

2014an berrinauguratutako azoka hau esentzia mantentzeko berrasmatzearen adibiderik hoberena dugu eta haren hiritarren elkargune izaten jarraitzen du. Gasteizera joaten bazara derrigorrezko bisita duzu.

Era guztietako saltokiez gain bigarren solairuan bertako gastronomiaren hoberena dastatzeko aukera izango dugu irekitako hainbat Gastrotabernatan. Gasteizera hurbilduz gero bisita ezazu: ez zara damutuko.

Hiriaren erdigunean, El Corte Ingles merkatalgunearen parean. Gorde turismo tartetxo bat ingurune horretako tabernatan dastatzeari ekiteko.

Erribera

Bilboko azokak kokagune paregabea dauka. San Antoneko zubiaren alboan eta bilbotar Soho berriaren aurrean berriztaturik eta berpizturik agertzen zaigu. 1928an eraiki zen oraindik gaur egun mantentzen den eraikina. Kolorez eta bizitzaz betea. Plazer hutsa da haren saltokietan zehar ibiltzea eta saski eta kapazuak produktu fresko eta osasuntsuz betetzea.

Oso ohikoa bihurtzen ari da eraikinean zehar turista familia osoak guztiz liluraturik paseatzen ikustea. Zuen aukera gastronomia hoberena dastatzea bada azokan bertan aurkitzen diren jatetxeak gomendatzen dizkizugu. Bilboko esentziaz eta arkitekturaz gozatu eta itsasadarretik paseatzea plan perfektua osatzen dute Erriberako azoka ezagutzeko.

Bretxa

Loreak, arrainak eta beste hainbat produktu tipiko erosteko eta dastatzeko aukera izango dugu Donostiako alde zaharreko azoka honetan. Beste aurreko kasuetan bezala guztiz berriztatua izan da, baina honek itsasoaren usaiak edo ematen dion xarma berezia dauka.

1870ean inauguratu zen eta hor mantentzen da Gipuzkoako hiriburuko turistentzako interesgune garrantzitsu bezala.