31/12/2015

Donostia Europako Hiriburu Kulturala 2016

Donostia ezagutzera etortzeko aitzakiaren bila bazabiltza Donostia 2016 kultur hiriburua egitasmoa estreinatu berri dugun 2016an galdu ezinezko hitzordua dugu. Elkarbizitzaren aldeko apustua, bizigarritasuneranzko etorkizuneko legatuaren aldekoa, eta baita kulturalki arduratsua eta gizalegezkoa behar duen gizartearen aldekoa.

Sormena eta teknologia izango dira gizarte europar eta humanista berri honen oinarriak. Une oso aproposa izango da Gipuzkoako hiriburutik pasatzeko eta haren distiraz gozatzeko.

Programazio osoari hasiera emango dion ekitaldia Maria Cristina zubiaren inguruetan ospatuko da urtarrilaren 23an. Ezin duzu galdu, egun osoa jai ekitaldiz beterik agertuko zaigu guztiok parte har dezagun.

Hiritarren parte hartzean oinarriturik egongo diren ekitaldien programazio osoa europar hiriburutzaren webgune ofizialetik deskargatzeko aukera dago. Gogoan ihesalditxo bat egitea baldin badaukazu Donostia 2016ko programa aitzakia perfektua izango da zuretzat.

Teknologiak eta prozesu sortzaileek euskaldunek zein europar hiritarrek agendan azpimarraturik duten hitzordu honetan toki garrantzitsua izango dute. Aurrerakuntza teknologikoek eta sormenak aparteko nahasketa osatzen dute gizartearen eta haren ehun ekonomikoaren hazkuntzarako. Hiritarren parte hartze eta elkarlana ere protagonista izango ditugu urte honetan.

Gaur egungo Europa den mundu azkar eta indibidualista honetan Donostia 2016ak etorkizuneko belaunaldientzat gizarte heldu, garatu, libre eta adeitsu bat sortzearen aldeko apustua egiten du. Ez galdu kulturarekiko europar hitzordu honetako protagonista izateko aukera eta gozatu egun batzuez Donostian.

Ez pentsatu gehiago, urte aproposa duzu Donostia, Kantauriar itsasoak bustitzen duen perla hori, aurkitzera etortzeko. Eta hura aurkitzeko Nekaturreko ostatu bat baino hoberik ez dago. Hurbilekoa, familia girokoa, erosoa,… Donostiara egindako bisitaldia ahaztezina izan dadin.

Ikusiko al dugu elkar? Zure zain gaude.