01/12/2015

Gure lurraldeko tradizioak

Etxe bakoitzean urte bukaerako ohiturak ezberdinak dira. Batzuek dilistak jaten dituzte, beste batzuek atarian maletak jartzen dituzte, txanpan kopan eraztuna sartzen dutenak ere badira, eta abar luze bat. Familia bakoitzak bere erritu eta ohiturak dauzka!

Gabonetako menuan ere egoten dira horrelako ohiturak. Arrain zopa derrigorrezkoa da familia askorentzat, beste batzuentzat ezinbestekoak dira arraina edo gisatu on bat, baina hau ez da beti horrela izan. Urtetan Gabonetako tradizioa baratzeko produktuekin osatzen zen.

Gure herriaren kultur gastronomikoa apala izan da beti. Lurraldeko ohiko produktuez egindako menuak ardo pixka batekin nahasturik. Baserrietako Gabonetako menuan aza edo kardua berakatz frijituarekin ziren nagusi. Horrekin bakailaoa edo bisigua labean egina, familiaren egoera ekonomikoaren arabera. Ohiko postreak itxaur-saltxa eta konpota. Baratzeko produktuz beteriko kapoiak ere ez ziren falta familiarik aberatsenetan.

Ardorik gabe ez zegoen jairik. Une jakinetan soilik edaten zen- urtean hirutan- eta ur edo sagardoarekin nahasten zen jai egun guztietarako egon zedin. Azken finean sukaldeko tradizioak aldatuz joan dira baina beti kultur gastronomikoaren izaera transmitituz.<7p>