30/11/2015

Urte bukaerako San Silvestreak

Zure kirolik maitatuena praktikatuz bukatu nahi duzula urtea? Aurkitu San Silvestre lasterketa zure hurbileko herriren batean.

Ez dakizula nola eman bukaera urteari? San Silvestre herri lasterketak ezagutzen al dituzu? Munduan zehar ospatzen direnen artean ospetsuenak dira. Euskadin urteko azken egunean oso zabaldutako ohitura dugu jadanik. Zeren zain zaude parte hartzeko?

San Silvestre lasterketa Portugalen jaio zen 1925. urtean, urte bukaeran Parisen ospatzen zen herri lasterketa imitatu nahian. Haren elkartasunezko jai giroak ia mundu osoan ospatzea eragin du.

Euskadin nazioartekoena Beasainen ospatzen dena da. Hainbat korrikalari profesional aritzen da urtero herri lasterketa honetan. Urtearen azken eguneko eguerdian ospatzen da eta 9 kilometro egiten dira. Dirutan ematen diren sariak oso erakargarriak dira eta horrek urtero parte hartzeak gora egitea eragiten du.

Bizkaian ezagunena Galdakaon ospatzen dena dugu, ingurunean ospatu zen lehena hain zuzen ere. Edozein modutan Sudupe edo Bilboko Errekalde auzotik hurbil bazabiltza ez galdu bertako herri lasterketek urtea kirola eginez hasteko ematen dizuten aukera. Kirol hitzordu hauetako parte hartzeak gora egin du urtez urte eta horrek esperientzia ahaztezina bihurtzen du.

Vitoria-Gasteizkoa ere galtzerik ez dagoen hitzorduetako bat da ohiko korrikalarientzat. Urtero ospatzen den herri lasterketa honetan urtea gehien gustuko dutena eginez bukatu nahi duten zaleak biltzen dira. Beste aukera ona kirola tenperatura baxuekin egitea gustuko duten pertsonentzat eta gainera hiririk berdeenean.

Nekaturren bizitza osasuntsua eta naturarekiko lotura gustuko ditugu beraz ingurunean horrelako deialdirik aurkitzen baduzue parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu. Okurritzen al zaizue plan hoberik urteari bukaera emateko?