01/11/2015

Arabako Errioxa

Ihesalditxo bat proposatuko dizugu. Pentsa ezazu zer nolakoa nahi duzun Nekaturreko ostatua destinoa bera oso gustuko izango duzulakoan baikaude. Arabako hegoalderantz abiatuko gara, bertan lurrak gure bitxietako bat oparitzen digu: ardoa. Baina adi, dena ez da ardoa Arabar Errioxan. Gaurkoan Arabako hegoaldeko eskualde honek guztientzako esperientziak eskaintzen dituela erakutsiko dizugu.

Joan zaitez maleta prestatzen ondoren datorrena zure gustukoa izango baita.

Zer egin Arabar Errioxan?

Argi dago ardoaz hitz egiten hasi behar dela. Erromatarrak Arabako eskualde horretan kokatu ziren eguraldi onagatik. Oparitu ziguten altxorrik handienetakoa den ardoa garatzeko klima aproposa. Nork pentsatuko luke mendeen ondoren eskualdeak tradizio hori mantenduko zuenik haren erreferente nagusiena bihurtuz. Arabar Errioxako ardoak zoragarriak dira eta nazioarte mailako aitorpena jaso dute.

XXI. mendean, ardoaren kultura klasikoaren eta modernoaren artean banatzen da. Eskualdera hurbiltzen denak familia upategiek, ardogintzaren tradizioaren esentzia purua mantentzen dutenak, instalazioak mantendu eta denboran bidaiatzeko aukera ematen diguten bestelako handienekin batera daudela ikusi ahal izango du. Arkitektura modernoaren bitxiak ere aurkitzeko aukera izango dugu. Arkitekturaren maisuek diseinatutako upategiak. XXI. mendeko Arabar Errioxaren irudia diren eraikinak. Eskaintzen dizkiguten gidatutako bisitaldiak eta esperientziak aukera ezin hobea dira bisitaldia egin eta ardoaren ekoizte prozesua bertatik bertara ezagutzeko.

Argi dago gastronomia Euskadiko eskualde hau deskubritzeko beste pizgarri indartsua dela. Sukaldaritza tradizionala besteen gainetik azaltzen da Arabar Errioxan. Indarrak berreskuratu beharko dira aztiaren etxeko dolmena bezalako txokoak edota Eltziego edo Guardia bezalako herri zoragarriak deskubritu eta gero. Gastronomia, arkitektura, natura eta ardoa, ardo on ona deskubritzeko! Arabar Errioxara egindako ihesalditxoak ikuspegi ezberdinak izan ditzake. Sukaldaritza gustuko dutenentzat, bakarka zein lagundurik, bikotearekin edo familian hurbiltzeko aproposa.

Konbentzitu al zaitugu? Orain gustukoen duzun Nekaturreko ostatua aukeratzea baino ez zaizu gelditzen. Haietan familia ardoaren ekoizpena eta hura gure osasunarentzat zein ona den deskubritzeko aukera izango duzue. Aukeran izango dituzue baita gidatutako bisitaldiak, txangoak eta hainbat esperientzia berri.Elkartuko al gara Arabako hegoaldean!