04/11/2015

Debagoiena

Gaurkoan Gipuzkoara bidaiatzeko proposamena luzatuko dizugu. Natur guneetara bisitaldiak, gastronomia bikaina eta artea eta arkitektura batzen dituen bidaia. Zuretzako, bikotearentzako edo familia osoarentzako bidaia. Debagoiena eskualdera joango gara hainbat txoko zoragarri deskubritzera. Etorriko al zara?

Aratz-Aizkorri Parke Naturala

Debagoienako orografia menditsuak Euskadin ezagunenetakoa den tontorra kokatzen du bertan. Parke naturalaren muinean. Gure bidaiaren lehen etapa Aratz-Aizkorri parke naturaletik igaroko da. Han jaiotzen dira herrialdeko hiru ibai nagusienetakoak diren Deba, Urola eta Oria. Kantauriko itsasoa eta iberiar sistemaren arteko banatzaile naturala dugun parke honek 20.000 hektarea dauzka eta haien artean Aizkorri nabarmentzen da, gure lurraldeko mendirik garrantzitsuenetakoa hain zuzen ere.

Arantzazuko txoko magikoa

Gure hurrengo geldialdia Oñatin egingo dugu. Udalerri honetan herrialdeko patroia den Arantzazuko santutegia kokatzen da. Lehen santutegia XV. mendearen bukaerakoa ba zen ere egungoa, joan den mendearen erdialdekoa, euskal arkitektura modernoaren obrarik adierazgarrienetako bat bihurtu da. Txillida, Oteiza, Basterretxea edo Egaña bezalako izenek haien ukitua ere ezarri zuten Laorga eta Sáenz de Oizaren obra arkitektoniko honetan. Arantzazu sinbolo erlijiosoa ez ezik XX. mendeko euskal kulturarena ere bada. Haren ingurune ederraren ondoan derrigorrez egin beharreko bisita dugu.

Asko deskubritzeko

Debagoienara bidaiak Aratz eta Arantzazukoak baino geldialdi gehiago dauzka. Ezin dira bisitarik egin gabe utzi Gesaltza Añanako gatz museoa edota Arrikurtzeko kobazuloa Oñatin. Edozein modutan eskualdean aurki daitezkeen hainbat gauzaren adibide baino ez dira. Debagoiena Nekaturren eskutik bisitatzera gonbidatuta zaude. Gure ostatuek soilik bermatuko dizute gure lurraren eta ohituren benetako esentzia. Presta ezazu motxila eta utzi Nekaturren esku beste guztia. Zure zain gaude!