05/11/2015

Lekeitio

Ihesalditxoa egiteko proposamena egingo dizugu. Oraingoan itsasoa eta lurra fusionatuko ditugu destinoan. Bizkaiko ekialdeeneko eskualdera bidaiatuko dugu, non arrantza tradizio handiko eskualdea aurkituko dugun. Lea-Artibairantz abiatuko gara. Prest al zaude destino zoragarri hau deskubritzeko?

Lea-Artibaiko eskualdea hamabi udalerrik osotzen dute. Haren geografiak iparraldetik kantauriar itsasoarekin eta ekialdetik Gipuzkoarekin egiten du topo. Eskualdean asko dira azpimarratzeko elementu erakargarriak baina derrigorrezkoa dugu itsasotik hastea. Hura izan da eskualde horren historiako elementurik nagusiena. Lea-Artibai itsasoko gizon eta emakumeen lurra izan da. Ondarroa eta Lekeitioko portuak antzinatik ezagutu dira Kantauriar itsasoko nagusienen artean. Oraindik ere kalitate handiko arrainak lor daitezke han eta ez da ahaztu behar kalitate handieneko kontserba industriako enpresa batzuk eskualde horretan aurkitzen direla.

Lea-Artibai herri bitxiz beterik dago. Euskadiko herri arrantzaleen irudia barnealdekoekin konbinatzen da. Gure lurreko benetako tradizio eta kultura. Ezin dituzu galdu Amorotoko enparantza, edo Ispasterreko baserriak, edota eskualdean zehar barreiaturik dauden dorretxeak, Lekeitioko edo Markinako erdi aroko erdiguneak. Baselizek, faroek eta abar luze batek Lea-Artibaira egindako zure bisitaldia ahaztezin bihurtuko dute.

Entzun Nekaturren eskaintza: gure lurreko ingurune tradizionalarekin bat egiten duen hurbileko ostatua. Eskualdeko gastronomiaren hoberena eskainiko dizun ostatua. Etxean bezala jan eta deskantsatu nahi? Erantzuna Nekaturren daukazu. Egin zure aukera eta etorri Lea-Artibaira gozatzera. Han elkartuko gara!