05/11/2015

Gezaltza

Arabako herrialdean hainbat paraje zoragarri ezkutatzen da. Horietako ikusgarrienetako batzuk Arabako Bailarak bezala ezaguna den eskualdean dauzkagu. Herrialdearen mendebaldean kokaturik, gune honetan bat egiten dute Arabako Lautadak eta mendebaldeko haranek. Arabako Bailaretan dagoen gatzaga Europaren hegoaldean dauden gatzagen artean bitxienen eta antzinakoenen artean dago. Animalia espezie ugariren bizilekua den parke natural zoragarria ere aurkituko dugu bertan.

Etorriko al zara Arabako Bailarak deskubritzera?

Añana, gatzaren hiriburua

Joan gaitezen iraganera. Atzera 6000 urte inguru egingo dugu. Gure gizartea eratu baino lehenago, Erromatar Inperioa baino haratago, Añanan jadanik gatza lantzen zen. Gatz haranak gatza lantzen zuen. Ur gaziaren iturriak baratzera heltzen dira eta bertan ura lurrindu eta ezkutuko altxorra agerian gelditzen da: nazioarte mailan aitorturiko kalitatea daukan gatza.

Erdi Aroan Gesaltza Añana kokaleku estrategiko bilakatu zen elikagaien merkataritzan. Mende batzuen ondoren tradizioak paisaia ikaragarria eta ezberdina oparitu digu. Gatza lantzen duen herri bat milurteko esperientzia hori bizi eta ezagutzeko aukera eskaintzen diguna hain zuzen ere. Gatz Harana deskubritzera hurbiltzeko ez dago eskualde horretako gure ostatuetako batera ihesalditxoa egitea baino plan hoberik. Zentzumen guztiekin goza daitekeen esperientzia.

Valderejo: paraje zoragarria

Arabako Bailararen mendebaldean Valderejoko parke naturala aurkituko dugu. Eskualde horretan ia biztanlerik ez egoteak eta paraje horretako natur aberastasunak animaliaz beteriko parkea bihurtu dute. Penintsulako iparraldean dauden hegazti santutegien artean ederrenetarikoa aurkitzen da bertan zeinean sai arreen koloniarik handienetakoa kokaturik dagoen.

Parkea osotzen duten 3000 hektarea baino gehiago bailarak tindatzen dituzten baso ezberdinetan banandurik daude. Ezin ahaztu mendigune eta amilburuak, formazio harritsu ederren artean bildurik sentiarazten gaituztenak. Parkearen barrualdean batzen diren herrixka txikiek ukitu bitxi eta bukolikoa ematen diote. Asko dira parke honetan deskubritzeko dauzkagun ibilbide eta txokoak. Hura ezagutzeko plan ona izan daiteke harekin bat egiten duen hurbileko ostatu bat hartzea, eta horretarako Nekaturreko ostatuetako bat baino hoberik ez dago.