30/09/2015

Bime live 2015

Azken hamarkadatan ez dira gutxi Bilbon finkatu egin diren azokak. Azkenekoen artean BIME aurkitzen dugu, hainbat abar dauzkan ekitaldia eta azkenean hirian bertan zein Europa mailan musikaren esparruan erreferente bihurtu dena. Musikaren industria eta industria digitalari lotutako nazioarteko azoka gisa jaio zena, BIME hain zuzen ere, festibal ere bilakatu da egungo musikaren hoberena bilduz. Musikazale zein profesionalentzako hitzordua dugu.

BIME Pro-ri buruz hitz egiten hasiko gara. Musika munduko profesionalentzako tartea urriaren 28tik 30era zabalduko da. Profesionalentzako bilera horretan musika eta teknologia berrien ustiapenerako bide berrien inguruan eztabaidatuko da. Bertan egitasmo berriak garatzeko profesionalak batu nahi dira. Edizio honetan Frantzia izango da gonbidatutako herria.

Baina BIME festibalaren goreneko unea urriaren 30 eta 31n ospatuko da. Beste behin ere paraleloan musika festibala garatuko da: BIME Live-a. Egungo musika talde mordo bat hurbilduko da BEC-era egun bi horietan. Crystal Fighters eta Imagine Dragons ditugu aurtengo talderik garrantzitsuenak, baina ondoan beste hainbat talde eta musikari handi izango dituzte; Los Planetas, Richard Ashcroft (The Verve), Stereophonics edo Supersubmarina adibidez. BEC-a pil-pilean ipiniko duten hogei bat kontzertu.

Musika gogoko baduzu BIME galdu behar ez duzun hitzordua da. Aipatutako guztiaz gain musikazaleek denetarik erosteko aukera eskainiko duen azoka aurkituko duzue. Prest musika dosia hartzeko? BIME-a heltzear dago. Guk gure aldetik atseden gunea gure esku uzteko gonbitea egiten dizuegu. Ingurunean hainbat dira Nekaturreko ostatuak, zeren zain zaude esperientzia zoragarriaz gozatzera etortzeko? Bilbon ikusiko dugu elkar!