30/09/2015

Euria egin du Vitoria-Gasteizen 1975eko irailaren 29an nazioarteko antzerki festibala estreinatu zenetik. Lau hamarkada ondoren garai hartan aste bateko iraupena zuen festibalak zortzira luzatu egin du ikusleek nazio mailako zein nazioarteko ikuskizunik hoberenez gozatzeko aukera izan dezaten. Ez dira gutxi azken 40 urte horietan Printzipal Antzokitik igaro diren izarrak.

Festibalaren 40. edizioa urriaren 3tik azaroaren 29ra bitartean ospatuko da. Egitarau ofizialak 36 antzezlan jasotzen ditu eta horien artean nazio mailako hainbat estreinaldi dago eta Euskadin estreinatuko diren beste 20 obra ere. Egitarauan euskarazko eta etxeko txikienei zuzendutako hainbat antzezlan ere batu egin dira.

Vitoria-Gasteizko nazioarteko antzerki festibala urtean zehar Arabako hiriburuan antolatzen diren kalitatezko kultur jardueratako beste bat da. Jazz festibala edo Azkena Rock festibalaren parean dagoela esan daiteke eta guztiak artea eta kultura maite dutenentzako ezinbesteko hitzordu bilakatu dira jadanik.

Gure aldetik Vitoria-Gasteiz bisitatzera etortzeko gomendioa luzatzea baino ez zaigu gelditzen. Etorri eta gozatu Nazioarteko Antzerki Festibalaz, eta bide batez hiriak egiten duen eskaintza gastronomikoa aprobetxatu. Eta horrez gain eraztun berdetik paseatu edo alde zahar historikoa deskubritu. Guk hurbileko ostatu eroso, ezberdin eta gure lurraren esentzia sentiaraziko dizuna eskaintzen dizugu.

Elkartuko al gara Vitoria-Gasteizen?