30/09/2015

Bai osasuntsua korrika egitea! Kirol sinplea baina ez horregatik erraza. Praktika honi esker, osasuna indartzeaz gaian, tradizio handiko ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dugu. Euskadin urtero antolatzen diren lasterketak ugari dira, baina bat aipatzekotan zalantzarik gabe Behobia-Donostia aukeratu behar dugu.

Urtero toki guztietako milaka korrikalari hurbiltzen dira Irungo Behobia auzora 20 kilometroko froga hau egitera Donostiako kostaldearen parean bukatuz. 30000 parte hartzaile inguruk Behobia-Donostia ospakizuna atletismo lasterketa bat baino gehiago bihurtzen dute.

Baina froga honetako 20 kilometroak gutxi badira aproposagoa izan daiteke zuretzat Donostiako Maratoia.

Hasiberrientzat oso egokiak ez diren 42 kilometro eta 195 metro. Lasai, zuretzat hori gehiegi bada maratoi erdia edo 10 kilometroko lasterketa egiteko aukera izango duzu.

Bai Behobia-Donostia zein Donostiako Maratoia atletismoaren hitzordu handiak dira, bizi den giroagatik eta ibilbidearen edertasunagatik bereziak eta zoragarriak direnak. Hori dela eta haietan gozatzera etortzeko eta, noski, atseden hartzeko eskualdeko gure ostatuetako bat aukeratzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Gure ostatuak bereizten badira horregatik da, atseden hartzeko toki aproposak direlako hain zuzen ere.

Zain gaituzue Donostian!