30/09/2015

Urriko azken astelehena

Hamaika izan daitezke Gernika-Lumo bistatzera hurbiltzeko aitzakiak. Urdaibaiko biosferaren erdigunean kokaturik Gernikaren historia azken 7 mendeotan garatu da. 1937. urteko apirilaren arratsalde tragiko hartan bukatze zorian egon ziren 700 urte. Bakearen eta ingurugiroaren irudi bihurturiko Bizkaiko hiribildu hau lur honetan sustraituenetako tradizioen gune ere bada. Urriko azken astelehenean jai eguna ospatzen da eta azoka tradizionalak lehentasunezko tokia hartzen du egun horretan. Hurbilduko al gara paseoan hura ezagutzera?

Urriko azken astelehenean Gernikan artisau, nekazal, abeltzain eta gastronomiaren azoka nagusia ospatzen da. Artisauek 900 stand baino gehiagotan zabaltzen dira herrian zehar eta horrek milaka pertsona erakartzen ditu hara urtero. 2014. urtean 100000 bisitari izan ziren egun zoragarri honetaz gozatu zutenak. Iluntzera arte era guztietako produktu natural eta artisauak erosteko aukera izango dugu. Gure lur eta artisauek ematen duten hoberena guztion eskura!

Baina gure lurreko produkturik hoberenez gozatzeko aukeraz gain, paraleloki, urriaren azken astelehenean euskal kutsua dauzkaten hainbat jarduera antolatzen dira. Zesta eta pilota partidak, herri kirol erakustaldiak, bertsolari eta dantzariak eta gure lur eta identitatearen muina diren beste hainbat ekintza.

Nekaturretik Gernikara hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi dizugu jai egun honetaz gozatzera etor zaitezen. Aukera ezin hobea da gure lurreko kulturaren esentzia gozatu eta dastatzeko. Eta beti bezala inguruan paraje zoragarri batean atseden hartzeko aukera emango dizuten hainbat ostatu aurkituko duzu. Zergatik ez zara asteburua pasatzera hurbiltzen? Urdaibaiko erreserba deskubritzeko aukera izango duzu eta ihesalditxoa borobiltzeko Gernikara jai egun zoragarri hau igarotzera.

Zure zain gaude!