01/09/2015

Euskara harro sentiarazten gaituen gure altxorretako bat da. Euskadi harro sentitzen da kultur bitxi horrekin. Hura erabili eta sentitzea gustuko dugu, baina baita hura zaindu eta sustatzea ere. Hori dela eta urtean hainbat ekitaldi eta jarduera antolatzen dira helburu horiekin. Askori Korrika etorriko zaie gogora, bi urtean behin Euskal Herria iparraldetik hegoaldera eta mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen herri lasterketa. Baina askoz gehiago dira era horretako ospakizunak eta horien artean nabarmentzekoak dira urtero herrialde bakoitzean antolatzen diren jaiak.

Urriaren lehen igandean Gipuzkoak haren euskararen jaia ospatzen du: Kilometroak. Jai honen bidez euskara babestu eta sustatzeaz gain antolaketaz arduratzen den herriko ikastolarentzat babes ekonomikoa lortzeko modua era bada. 1977 urtetik Kilometroak hainbat modutan eskaintzen dio laguntza euskarari Gipuzkoan. Aurtengo edizioa urriaren 4an ospatuko da Usurbilen.

Oria ibaiaren ertzean Usurbil Gipuzkoan destino erakargarria da. Famatua da bere antzinako angulengatik eta gaur egun sagardoaren hiriburuetako bat delako. Donostiatik hurbil Usurbil kontuan hartzeko moduko destinoa da eskualde horretara bidaiatu nahi izatekotan.

Nekaturretik urriaren 4a Usurbilen pasatzera etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu eta euskara gure altxorra berpizten laguntzen duten Kilometroak bezalako ekimenak babesten ditugu.