01/09/2015

txakolina eguna 2015

Kostalderantz abiatuko gara, Zarautz hiribildu zoragarrirantz hain zuzen ere. Baina gaurkoan ez gara haren hondartza liluragarriaz ezta surflariez arituko. Gaur Euskadiko ardogintzaren altxorretako bat da gure aitzakia: txakolina.

Mahats berdez ekoiztua, garraztasun puntuduna eta arinki karbonatatua, txakolina azken urteotan nazioarte mailan ospe handia hartu duen ardo zuria da. Ardo honen kalitatea dela eta adituen iritziz beharrezkotzat jotzen da menu on batean. Gaur egun hiru herrialdeotara hedatu da ekoizpena baina aitortu behar da Zarautz eta Getaria eskualdean bizi izan dela txakolinaren tradizioa betidanik.

Lehenak, hilabete bukaeran Txakolin Eguna ospatzen du mahats bilketa garaiaren ohorez. Hurrengo irailaren 19an 2015eko edizioa ospatuko da oso programa interesgarriarekin. Bertan, mahatsa zapaltzeko ekitaldi tradizionalarekin batera ardorik hoberenak dastatzeko aukera egongo da, eta horrekin batera zuzeneko musika saioak eta artzain txakurren txapelketa besteren artean.

Zarautzera hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizugu Txakolin Eguneko jai giroa bizi dezazun. Gainera eguna hondartzan zehar paseatuz edota gastronomia aberatsaz gozatuz borobiltzeko aukera izango duzu. Eta nola ez, asteburua eskualde horretan igaro nahi izanez gero Nekatur izango duzu lagun ostaturik hoberena aurkitzeko unean.

Argazkia: Enric Rubio (cc Flickr)