01/09/2015

erdi aroko azoka

Vitoria-Gasteizko hiriak gordetzen duen altxorretako bat haren alde zahar historikoa da. Arabako hiriburuak Erdi Aroko alde zaharrik politenetarikoa gordetzen du. Ez da ahaztu behar Vitoria-Gasteiz XII. mendearen bukaeran sortu zela eta beraz alde zahar historikoa garai horretako jatorrizko hiria dela, ondoren, mendeetan zehar, mendixkatik hazi egin dena. Normalena da beraz hiri honek haren mailako erdi aroko azoka bat izatea eta aurtengo edizioa hurbil daukagu. Egingo al dugu iraganera jauzia?

Erdi Aroko azoka bat baino gehiago

Mendeetan zehar Vitoria-Gasteiz iparralde eta hegoaldearen arteko bidegurutze bat izan da. Gaur egun oraindik ere antzinako garrantzia mantentzen du. Merkataritza eta salmentarako gotorleku bihurtu zen. Iraileko azken asteburuan hiriak mendeetan atzera egiten du Erdi Aroko Azokari esker.

Hiru egunetan Arabako hiriburuan 200 artisau baino gehiagok antolatzen dituzte haien postuak zeinetan era guztietako produktuak lor daitezkeen. Aniztasun gastronomikoaz gozatzeko aukera ona izaten da eta horrekin batera hainbat ekintza, falkoneria erakustaldiak eta musika saioak egoten dira. Hori guztia Erdi Aroko alde zaharra XII. mendera buelta dadin.

Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Azokan gune ezberdinak antolatzen dira. Haietako bakoitzean hiritik pasatutako erlijio ezberdinetako adierazgarriak kokatzen dira: judutegia, kristauen gunea edo arabiar azoka adibidez. Bakoitzean hainbat ekitaldi antolatzen dira.

Erdi Aroko Azoka hiria ezagutzera hurbiltzeko beste aitzakia bat baino ez da. Eta aitzakia horri esker Vitoria-Gasteizko katedral ikusgarria, eraztun berdea edo eskaintza gastronomiko aberatsa ezagutzeko aukera izan dezakezu. Proposamena egingo dizut, zuk azoka bisitatzeko plana egin eta guk ostaturik hoberena eskaintzeaz arduratuko gara. Ados?

Vitoria-Gasteizen elkartuko gara!