30/07/2015

mahats biltzearen jaialdia

Ongi etorri Arabar Errioxara, ardoaren lurraldea. Arabar hegoaldea ardogintzaren kulturaren erreferente bihurtu da. Haren ardoek nazioarte mailako aitortza jaso dute eta upategiek lurralde honek ardoa sentitzea eragin dute. Normala da beraz urtero nazioarteko panoraman kokatu dituen ardoaren omenezko jaia ospatzea.

1994tik, Laguardiako Kuadrilla – Arabar Errioxak Mahats-biltzearen Jaia izenez ezagutzen dena antolatzen du. Ospakizun horrek iraila gerora ardo goxoa emango digun mahatsa biltzeko momentua dela gogorarazten digu. Jaia, izaera ibiltaria duena, 22. aldiz ospatuko da 2015ean eta Eltziegon izango da.

Haren erdigunean munduko upategirik ikusgarrienetakoa izanik, Frank Gerhy berak diseinatutakoa, Eltziego Arabar Errioxako udalerririk politenetakoa da. Alde zahar historikoak eta jauregi barrokoek bistatzeko destino erakargarri bihurtzen dute.

Mahats-biltzearen Jaia aukera ezin hobea da Arabar upategien hoberena dastatzeko eta bide batez eskualdeko herri politak ezagutu eta bestelako bertako produktuez gozatzeko. Jai giroa nagusi da kirol erakustaldi, musika kontzertu, txaranga eta dantzekin. Egun zoragarria gure altxor berezienetako bat dastatzeko: Arabar Errioxako ardoa.

Mahats-biltzearen 22. edizioa hurrengo irailaren 20an ospatuko da Eltziegon. Aurreratu zaitez, erreserba ezazu zure ostatua eta deskubritu ardoaren lurraldea. Pozez hartuko zaitugu.

Aurkituko al gara Arabar Errioxan!