30/07/2015

erdi aroko azoka

Vitoria-Gasteizko hiria 1181ean sortu zen. Normala da haren alde zahar historikoa bisitatzerakoan kaleei erdi aroko kutsua hartzea. Alderik garaienean jauregi, ehun urtetik gorako elizak eta historia handiko harresiaren aztarnak ikus daitezke. Normala zen beraz uneren batean erdi aroko azoka bat antolatzen hastearena. Azken bosturtekoan Vitoria-Gasteizko erdi aroko azoka hirian ospatzen diren ospakizunen artean jendetsuenen eta interesgarrienen artean kokatu da.

Azoka iraileko laugarren asteburuan ospatzen da eta 200 postu inguru batzen ditu zeinetan era guztietako produktuak eros daitezkeen. Erdi aroko azokan hiru gune bereiz daitezke, kristaua, judua eta zoko edo azoka arabiarra non Afrikaren iparraldeko eta Ekialdeko era guztietako infusioak dastatzeko aukera izango dugun. Ez dira faltako janari postuak eta era guztietako erakusketa eta kale antzezlanak.

Vitoria-Gasteizko erdi aroko azokaren gauzarik interesgarriena denboran atzera egiteko aukera da. Alde zahar historikoan ospatzeak izaera errealistagoa ematen dio. Kaleak apaindu egiten dira, dendariak mozorrotzen dira eta jai giroarekin denboran bidaiatzeko makinarik gabe Erdi Arora bueltatzen garela emango du.

Ez ahaztu, hitzordua iraileko laugarren asteburuan da Arabako hiriburuaren alde zahar historiakoan. Joan zaitez egutegian oharra jartzen eta ez gelditu ostaturik gabe asteburu horretan hiria jendez betetzen baita. Gure aldetik jakin ezazu Vitoria-Gasteiz inguruan hainbat Nekatur ostatu dagoela. Gozatu azokaz eta berreskuratu indarrak inguruko ostatu hurbil eta erosoan. Erakargarria ezta?