01/07/2015

Euskadik hamaika altxor dauzka eta haien artean handiago bihurtu gaituena: gastronomia. Lehengaiak edo bertako gizakiak izan daitezke, baina egia esan euskal gastronomia nazioarte mailan erreferentea dugu. Mundu guztiak daki gure lurrean Michelin izarren konstelazio oso bat aurkitzen dela. Chef handiek haien sukaldaritza goratzeaz gain gure harrotasuna ere piztu egin dute.

Lur hau zentzumen guztiekin gozatzen da baina dastamena, ai dastamena, hori berezia da. Euskadi dastamenaren bidez bizitzen da. Haragi eta arrain zoragarriengatik, barazkiengatik gozatzen da. Gure baratzetatik Gernikako piperrak, Ibarrako piparrak edo Arabako patatak sortzen dira. Aipatzekoak dira baita Arabar Errioxako ardo zoragarriak, Gipuzkoako sagardoa edo nazioarte mailan gero eta ezagunagoa den txakolina.

Gure lurreko tradiziozko ehunka errezeta azaltzen gau eta egun egon gaitezke, bakailaotik hasi eta munduko txuletoirik hoberena prestatzeko trukuetara arte. Horrelakoa da Euskadi sukaldaritza bizi, gozatu eta sentitzen duen lurraldea. Hori dela eta turismo gastronomikoa egiteko destinorik hoberenetakoetako bat bihurtu egin gara.

Beraz, jaki gozoak dastatzea maite duen horietakoa, edo gourmet aditua, bazara zure destinoa Euskadi da. Hemen, eta ez beste inon, ulertu ahal izango duzu benetako gastronomiarekiko pasioa zer den. Eta gainera Nekaturrek laguntza eskainiko dizu kultura hori guztia hurbiletik ezagutzeko. Gure ostatuek, ohiko gastronomiarik hoberena eskaintzeaz gain, lehengairik hoberenetara hurbilduko zaituzte, gure gastronomia haztea eragin dutenak hain zuzen ere. Interesgarria, ezta?

Maleta hartu eta gure gastronomiaz gozatzera etortzeko une aproposa da. On egin!