28/08/2014

Saskibaloiko Munduko Kopa FIBA 2014

Aurreikuspen onenak bete egin dira. Estatu Batuetako selekzioak, gaur egungo munduko txapeldun eta 2012ko Olinpiar Jokoetako urrezko dominaren irabazleak, Bizkaia Arenako instalazioetan (BEC!) jokatuko ditu FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopako Aurrefaseko partidak. NBAko izar handienak Finlandia, Zeelanda Berria, Ukraina, Dominikar Errepublika eta Turkia-ko selekzioekin batera izango dira Bilbon.

Abuztuaren 30etik irailaren 4ra, Bilbo saskibaloi onenaren erreferentzia izango da, mundu-mailan. Bizkaia Arenak, Bilbao Exhibition Centre (BEC) instalazioko pabiloietako batek, FIBA 2014 saskibaloiko munduko kopako aurrefaseko 15 partidu hartuko ditu guztira. Instalazio horietara heltzeko, metroa erabilita, ordu laurden baino gutxiago behar da Bilbotik.

FIBA 2014 saskibaloiko munduko kopako beste leku batzuk hauek izango dira: Bilbao Arena entrenamendu-pista modura erabiliko da, eta La Casillako Pabiloiak hainbat jarduera hartuko ditu saskibaloi zaleentzat eta, oro har, jende guztiarentzat.

Ez galdu aukera parekabe hau eta gozatu ezazu Basketeko Mundialaz Bilbo inguruko gure etxeetan ostatu hartuaz.