01/07/2015

udako antzerkia

Kontraesankorra badirudi ere abuztua antzerkirik hoberenaz gozatzeko aukera ematen duen hilabetea dugu. Euskadin ez dira gutxi hilabete beroena den honetan ospatzen diren antzerki saioak. Antzerki zale amorratua bazara kontuan hartzeko bezalako hainbat hitzordu aipatu nahiko genizuke.

Jaiak eta antzerkia: konbinazio perfektua

Euskadiko jai egitarauetan jasotzen diren ekitaldien artean antzerkiak beti izan du pisu berezia. Bira egiten aritzen diren konpainia eta obrarik hoberenek geldialdia egin ohi dute herrialdeetako hiru hiriburuetakoren batean. Vitoria-Gasteiz, Donostia edo Bilbon, jaiez hitz egitea antzerkirik hoberenaz hitz egitea da, eta aurtengo urtea ez da salbuespena izango.

Pixkanaka hiriburuetako jai programak ezagutzeko aukera daukagu eta antzerki saiorik hoberenek haien tokia izango dutela konprobatu dugu. Kalitatezko musikalak, komediak edo dramak zain izango ditugu abuztuko jai egunetan.

Araiako humorezko antzerkiaren festibala: klasikoa arabar udan

Nork pentsatuko zuen Araiako udalerrian, hiru hamarkada ondoren, humorezko antzerkiaren festibala bizirik mantenduko zela? Irribarrea bizitza da, bai…baina…barre-algarak bizipoz handiagoa eragiten digu. Araia-Asparrenako humorezko antzerkiaren festibala gure lurreko antzerkirik hoberenaren erreferente bilakatu da. Inoiz soberan ez dagoen irribarre eta barre-algararen bila datozen antzezlanen aukeraketa anitza eskaintzen digu.

Zalantzarik gabe Araian antzerkia edozein momentutan eta arotan gozatzeko aproposa denaren beste adibide bat daukagu. Guri hura gozatzera etortzeko gonbitea luzatzea baino ez zaigu gelditzen.