03/07/2015

Marijaia

Gaur denboran aurrera egingo dugu abuztuan kokatzeko. Zer dela eta? Gure lurraldeko hiru hiri nagusietako- Vitoria-Gasteiz, Donostia eta Bilbo hain zuzen ere- jaien inguruko informazioa eman nahiko genizuke. Egutegian bata bestearen atzetik hiru euskal hiri hauek haien patroien ohorezko jaiak ospatzen dituzte.

Egingo al dugu biratxo bat abuztuko hiru hitzordu horien inguruan? Piztu zure gogoa eta zatoz martxaz eta jaiez beteriko Euskadira. Bagoaz!

Lehen geltokia: Andre Maria Zuriaren jaiak

Gasteizek haren patroia den Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzen ditu abuztuan urtero. Abuztuaren 4an, arratsaldeko 6etan, agintariek txupinazoa bota eta handik gutxira Zeledon, herrialde horretako tradiziozko pertsonaia, San Migelgo elizako kanpandorretik behera jaisten da enparantzaren beste muturreraino. Panpinaren azpian jende oldeak Euskadiko jairik animatuenen hasiera ospatzen du. Kontzertuak, herri kirolak, su artifizialak eta abar luze bat zain dauzkagu Vitoria-Gasteizen abuztuaren 4tik 9ra.

Bigarren geltokia: Donostiara bidean

Gasteizen ondoren Donostiako Aste Nagusiaren txanda da. Arabako hiriburuko jaiak Zeledonekin abiatzen badira Kontxaren hiriko protagonista nagusia kanoikada da, zeinek abuztuaren 8ko zazpietan hasiera ematen dien jaiei. Azpimarratzekorik? Su artifizialak Kontxak eskaintzen duen eskenatoki zoragarrian. Horrez gain, edozein aitzakia da ona Donostiara hurbildu eta haren gauza harrigarriez gozatzera etortzeko, gastronomiazkoak zein kultur arlokoak.

Hirugarren geltokia: Marijaiarekin zita!

Apunta ezazu data hau: abuztuak 22. Egun horretan Bilbon egon beharko zenuke Aste Nagusiaren hasieraz gozatu ahal izateko. 70. hamarkadaren bukaeratik bilbotarrek haien aste nagusia are handiago egin dute. Urteak joan ahala iparraldeko jaien artean ospetsuenen artean kokatu dira. Bertan hiria kalera ateratzen da jai batzordeak antolatutako hirurehundik gorako ekitaldiez gozatzera. Eta ezin ahaztu Marijaia, Bilboko ikurretako bat eta jaietako protagonista nagusia zalantzarik gabe. Galdu ezin daitezkeen 9 egun.

Elkartuko al gara han?

Elkartuko al gara Gasteiz, Donostia edo Bilboko jaietan? Hurbildu zaitez gure herrialdeetako hiriburuetako egunik politenetakoez gozatzera. Nahi eta adin guztietarako jarduerak aurkituko dituzu. Eta beti bezala ostaturik hoberena eskaintzeko gu izango gaituzu.

Esan bezala, zure zain gelditzen gara!


Argazkia: Bilboko konpartsak (CC)