03/07/2015

Zumaiako ondartza

Denbora luzea eman dugu itxaroten, baina urtero bezala, uda heldu egin da. Aurretik hiru hilabete zoragarri dauzkagu zeinetan gure lurra berpiztea baino bizitzaz betetzen diren haren txoko guztiak. Euskadi guztiz polita da urteko 365 egunotan baina egia esan udan are politago azaltzen da. Iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebaldera, jendea kalera ateratzen da klima atsegin honek eskaintzen duen gozotasuna dastatzera.

Gure herrietan nagusi dira patroien ohorez antolatutako jaiak, hondartzetan bainatzea zoragarria da eta naturak…..,gure naturak, bere hoberena oparitzen digu. Sinets ezazu Euskadi udan zoragarria dela esaten dugunean. Hori dela eta ez zenuke galdu beharko hura gozatzeko aukera. Zergatik ez gozatu hain merezitako opor horiek gure lurrean?

Aukerarik hoberena zure oporretarako

Bidaiatzen dugunean etxean bezala sentitu nahi dugu eta hori posible da Nekaturrekin. Gure ostatuen ingurune naturalarekin liluraturik geldituko zara, baina batez ere, haietan jasoko duzun tratu hurbil eta atseginarekin. Gainera, Nekaturrek sei probintziatako hainbat baliabide turistikotan hamaika deskontu eskaintzen ditu. Museoetarako sarrerak, bizikleta alokairuak edo afariak merkeago aterako zaizkizu Nekaturren ostatu hartzeagatik. Tentagarria, ezta?

Opor hauetan pasa zaitez Euskaditik. Deskubritu ala etorri bueltan gure lurrarekin berrelkartzera. Egin ezazu maleta eta zatoz gogoz beterik, gure laguntza izango duzu. Zure zain gaude!