03/06/2015

jazzaldia 2015

Aipatu egin ditugu gure eskualdean udaran ospatzen diren zenbait musika festibal baina gehiagorako gogorik badugu oraindik. Eta nola ez, ezin ahaztu oraingoen ibilbidea ireki zuten haiek. Festibal hauek bereziki musika mota bera dute komunean: jazza. Gure jazz festibalez ari gara, noski, generoaren jarraitzaileentzat ezagunenetako bilakatu direnak.

39 urtez jazza Gasteizen

Lehen edizio haren geroztik egin du euria. Ia lau hamarkada ondoren Arabako hiriburuak jazzaren panoraman festibalik hoberenetakoa dauka. Haren programaren barruan jazzaren eta musikaren figurarik ospetsuenak aritu dira, Ella Fitzgerald, Miles Davis edo Tete Montoliu adibidez, zerrenda ikaragarri horretatik hiru aipatzearren.

Aurten Gasteizko festibalaren izpiritua mantendu egiten da kalitatezko musika eta kontzertu esklusiboak eskainiz. Edizio honetako ekitaldi nagusia azpimarratu behar da Chick Corea eta Herbie Hancock egongo baitira kontzertuan.

Gasteizko jazzaldia 2015eko uztailaren 14tik 18ra ospatuko da.

Jazzaldiaren urrezko ezteiak

Aurten Donostiako jazzaldiak haren 50. edizioa ospatuko du. Mende erdi bat hiriari jazzik hoberena eskainiz. Eromena zirudien duela 50 urte baina gaur egun Donostiak jazza gozatu egiten du. Jazzalditik genero horretako eta baita blues edo soularen izarrik nagusienak pasatu egin dira.

Jamie Cullum, Joshua Redman edo Melody Gardot jazzaldiaren oholtzatan izango ditugun izarretako batzuk dira, eta horiez gain Donostia kalitate handiko musikaz beteko dituzten dozenaka artista eta bandak.Donostiako jazzarekin hitzordua uztailaren 22tik 26ra izango da.