03/06/2015

Donosti Cup 2015

Kirola heziketarako tresna ezin hobea da. Txikitatik eskaintzen dizkigun lehiakortasuna, errespetua eta arauak betetzea bezalako baloreek pertsona bezala garatzeko laguntza ematen digute. Kirolaren aldeko apustua egitea bizitza osasuntsuaren aldeko apustua da. Hori dela eta maite dugu.

Donostian badago aipatu dugun hori guztia gainditzen duen futbol txapelketa bat. Aipatutako baloreei bestelako kulturekin elkarbizitzearena gehitu behar zaie. Uztaileko egun batzuetan zehar Gipuzkoako hiriburua etorkizuneko futbolarena ere bada. Donosti Cup-ari buruz ari gara.

Donostiak beti izan du errege kirola denarekin lotura berezia. Errealaz gain, futboleko klasikoetako bat dena, futbolaren kulturarekin loturiko ekitaldi ugari antolatu ditu hiri honek. Donosti Cup-a horietako bat dugu. Urtero antolatzen den txapelketa da eta bertan adin ezberdinetako neska eta mutilek azken garaikurra lortzen ahalegintzen dira. Nazio mailako zein nazioarteko 350 talde baino gehiago izango dira. Edizio honetan adibidez Iparramerikako, Ingalaterrako, Frantziako, Peruko edo Nigeriako taldeak egongo dira.

Donosti Cup-aren 24. edizioa 2015eko uztailaren 5etik 11ra ospatuko da. Futbola gustuko baduzu ez zenuke aukera hau galdu behar bertan egongo baitira kirol honetako etorkizuneko izarrak. Agian Messi edo Cristiano Ronaldo berria ikusteko aukera izango dugu.