04/05/2015

Entzun al duzu inoiz turismo aktiboaz hitz egiten? Azken urteotan gorantz egin duen turismo mota bat da. Ez dakizula zeri buruz ari garen?Turismo aktiboak hainbat jarduera proposatzen ditu ingurune naturaletan, bai natura behatzean oinarritzen direnak zein ariketa fisikoa suposatzen dutenak.

Mendizaletasuna, mendi-ibiltaritza, espeleologia edota windsurfaturismo aktiboaren adibideak dauzkagu. Gure egun libreez gozatzeko jarduera zoragarriak. Horrez gain txoko zoragarriak deskubritzeko modua ere bada natura egoera puruan gozatzeko aukera eskainiz. Ez zaigu bururatzen ingurune bateko natura ezagutzeko modu hoberik.

Euskadi destino ezin hobea da turismo aktiboa maite dutenentzat. Gure orografiak ingurune naturalean hainbat eta hainbat jarduera egiteko aukera eskaintzen digu. Gauza bera esan daiteke gure kostaldeaz edo ibaien kasuan. Jarduera zerrenda hain da luzea ezinezkoa dela hemen txertatzea.

Geldirik egoteko astirik eskainiko ez duten oporren bila bazabiltza zure aukera turismo aktiboa da. Bizirik sentituko zara, ariketa fisiko zoragarria egingo duzu eta naturarekin kontaktu zuzenean egongo zara. Eta esan dizugun bezala Euskadi turismo aktiboaz gozatzeko toki bikaina da.

Erabaki al duzu? Ostatua baino ez zaizu falta, eta horretan laguntza eskainiko dizugu. Turismo aktiboaren bila bazabiltza ostatuak naturatik hurbil baino naturarekin kontaktu zuzenean egon behar du. Eta horretarako ez dago Nekaturreko ostatu bat baino hoberik. Deskubritu gure eskaintza eta ikusiko dituzu gure ostatuen inguruan aurki ditzakezun jarduera guztiak.

Ez izan zalantzarik! Aurten aukeratu opor ezberdinak!