04/05/2015

euskal gastronomia

Euskadi ikusi, sentitu eta milaka modutan gozatzen da, baina guztien gainetik dastatu egiten da. Egia esan harrotasunez aipa dezakegu produktu zoragarriak eskaintzen dituen lurralde batean bizi garela. Michelin Izarrezko konstelazioa osotzen duten gure jatetxeetako sutegietara joaten diren goi mailako lehengaiak hain zuzen ere.

Bai Bizkaia, Gipuzkoa zein Araban lurrak era guztietako produktu bikainak eskaintzen dizkigu. Mota guztietako fruta eta barazkiak, kalitatea erregulatzen duen jatorri deituren esparruetan jasotakoak. Nork ez du Arabar Errioxako ardoaz ezer entzun? Edo Idiazabal gaztaz? Gernikako piperrak, txakolina eta sagardoa, behi haragia, babarrunak...

Esan genezake Euskadiko kalitatearen erreferentea Eusko labela dela. Ziurtagiri horrek gure lurreko produktuen kalitatea aitortzen du. Marka horretako produktuak kalitate bermea, zapore zoragarria eta dastatzean gozatzeko behar duen freskotasunadauzka.

Hurbildu zaitez kostaldera eta arrain hoberenaz gozatzeko aukera izango duzu. Barnealdean era guztietako jaki gozoak aurkituko dituzu. Esan dugun bezala Euskadi zentzu guztiekin gozatzeaz gain dastatu egiten da. Horregatik jatea eta kalitatezko produktuak probatzea gustuko baduzu etor zaitez paradisu berde txiki honetara gozatzera.

Apuntatzen al zara? Modurik hoberena Nekaturrek eskainiko dizu. Zergatik? Euskadiko lehengai hoberenetako batzuk gure nekazal turismo eta landa etxeetatik ateratzen direlako. Nekaturreko jabeak garbitasun handiko lehengai naturalak ekoizten ere lan egiten dute. Leku gutxitan jango duzu eta elikatuko zara Nekaturreko ostatu batean baino hobeto, beraz badakizu,

Ikusi arte!

Argazkia: Tamorlan