01/03/2015

parke naturalak

Euskadiren natura zoragarria da urteko 365 egunetan. Lurralde honetan kontrasteak nonahi aurkituko dituzu, Atlantiko itsasoa harkaitzekin topatzen denean edota milaka arbolek osotutako beste itsaso batekin elkartzen denean bezala. Mendiek lautada zoragarriak babesteko harresi zoragarria osotzen dute. Ekosistema aberatsa eta anitza.

Hori guztiari esker Euskadin 10 parke natural aurkituko dituzu. Hiru herrialdeetan zehar gure parkeek paisaia konbinazio ederra erakusten dute, zeinean bailara, mendi edo baso zoragarriak nabarmentzen diren. Flora aberatsak babes ematen dio fauna zabalari. Hegazti, narrasti edo era guztietako ugaztunak.

Euri eta elur faltarik izan ez duen neguaren ondoren gure parke naturalek inoiz baino biziago hartzen dute natura. Neguaren hezetasunak gure itsaso berde eta harkaiztsuak udaberrian inoiz baino ederrago izatea bermatzen du. Horregatik da hain ideia egokia garai horretan deskubritzera hurbiltzea.

Euskadiko parke naturalak modu egokian zaindurik eta babesturik daude. Guztietan informazio ugari dago bisitarientzat eskuragarri. Informazio puntu, interpretazio edo behaketa gune eta aholkularitza eta ingurugiroaren aberastasunaren berri emango dizkiguten profesionalak aurkituko ditugu haietan.

Bakoitzak ihesaldi berezia eskaintzen digu. Zenbait egunetako txangoa egiteko aukera izango dugu. Era guztietako animaliak ikusi ahal izango ditugu haien habitat propioan, hegazti harrapariak adibidez. Milaka zuhaitz edo landare identifikatzeko aukera izango dugu. Eta hori guztiaz gain, nola ez, ariketa egin edo erlaxatzeko oinez zein bizikletaz egiteko ibilbideak aurkituko ditugu.

Hamar parke naturaletan zehar gure ostatuetako asko aurkituko dituzu. Nekatur esatea natura aipatzea da, eta eguna parkean zehar eman ondoren atseden hartzeko tokiaren bila bazabiltza hoberena Nekaturreko ostatu bat da zalantzarik gabe. Hurbil eta ekintza eskaintza zabala. Ingurunea deskubritzeko guztiz aproposa.

Ez izan zalantzarik, udaberri honetan hurbildu zaitez Euskadiko parke naturalak ezagutzera. Aukera zabala duzu. Anima zaitez!