05/03/2015

Bilboko arte ederren museoa

1997tik aurrera Bilbok Guggenheim museoa bezalako bitxi arkitektoniko eta artearen erreferentea dauka. Baina hura jaio baino lehen Bizkaiko hiriburua bazen arteari zegokionez erreferente bat. Casilda Parkearen ondoan duela mende batetik hiribilduaren historia artistikoan oinarrizkoa izan den museoa aurkitzen da. Arte klasiko eta modernoaren 10.000 artelanez osotutako bilduma gordetzen du. Bilboko Arte Ederretako museoa aurkeztu nahi dizugu.

Museoak 1908an ireki zituen ateak lehen aldiz. Ordutik hiriarekin batera hazi da. Ez da iraganean gelditu eta horri esker Bilboko gizarteak berak zein bisitariek artearen historian zehar ibilbidea egiteko aukera daukate. Egia esan pinakoteka honetako aretoetan El Greco, Goya, Zuloaga edo Sorolla bezalako artisten obrak aurki daitezke. Bilboko Arte Ederretako museoak nazio mailako eta euskal mailako bildumarik hoberena dauka. Museo honek ez dio zertan inbidiarik izan behar haren anaia gazteena denari.

Udaberri honetan Bilboko Arte Ederretako museoak hainbat aldi baterako erakusketa interesgarri eskainiko ditu. Besteren artean 50. hamarkadako moda frantziarraren bilduma interesgarri bat. Erakusketa horretan goi mailako joskintzan maisuak diren Balenciaga edo Yves Saint Laurent diseinugileen lanak aurkituko ditugu. Equipo Cronica-ren atzera begirako erakusketa ere izango da ikusgai.

Bilbora bazatoz kultur bainu bat hartzera ez ahaztu altxor berezia den Arte Ederretako Museoa. Apuntatzen al zara? Jakin badakizu Nekaturren hainbat ostatu aurkituko duzula eskualde horretan. Ez izan zalantzarik, zure zain gaude.