02/03/2015

Aste Santua 2015

Oporrak behar al dituzu? Bai horixe! Gero eta urrunago dauden Gabonetako oporretatik ez duzu atsedenik hartu. Baina lasai egon, hilabete baten bueltan Aste Santua daukagu zain, egunerokotasunarekin apurtzeko une bat hartzeko aukera ederra izan daitekeena hain zuzen ere. Hasi al zara planik egiten? Ideiarik behar? Zu laguntzeko prest gaituzu.

Aurten Aste Santuak bat egiten du udaberriarekin eta ordutegi aldaketarekin. Pixkanaka Euskadik atzean utziko du neguko hotza eta egun luzeagoei eta klima lasaiagoari egingo die tarte. Urtaro horretan Euskadirik berdeena milaka kolore, usain eta kontrastez betetzen da. Oso une egokia da gure baso, mendi eta parke naturalak ezagutzeko. Egin itzazu akziozko kirol ekintzak edo hartu paseo lasai bat naturaz inguraturik.

Gustuko duzuna hiriko turismoa bada Aste Santua aproposa da gure hiri edo herriak ezagutzera etortzeko. Deskubritzeko dauzkazu Bilboko modernotasuna, Vitoria-Gasteiz erdi aroko bitxia edo Donostiako edertasun liluragarria. Arabar Errioxako ardo kultura, edo Gipuzkoako sagardoarena, deskubritzeko aukera egokia izan daiteke baita ere. Ezagutu gure kostaldeko altxorrak, Geoparkea edo Gaztelugatxeko Doniene adibidez.

Guztiaz deskonektatu eta erlaxatu nahi izanez gero edota topera ibili nahi baduzu Euskadik aukera emango dizu. Lurralde txikia bezain erraldoia gara non ezagutzeko eta zentzumen guztiekin gozatzeko hamaika txoko aurkituko dituzun. Zatoz gure eskutik ezagutzera, Euskadi benetan deskubritzeko Nekaturreko ostatu bat baino hoberik ez baitago. Hainbat dira deskubritzeko dauzkazun nekaesperientziak. Anima zaitez eta Aste Santu honetan deskubritu Euskadi. Edo etorri berriz bisitan.

Elkartuko gara?