30/01/2015

inauteriak 2015

Prest inauterietarako? Mozorroa prest? Eta jairako gogorik? Aurtengo inauteriak otsailaren 14-15 asteburuaren inguruan ospatzen dira. Ezagutzen al duzu kondaira? Eta Euskadin ospatzen diren inauteri garrantzitsuenen bat? Gure lurrean hainbeste ospatzen den ohitura honen inguruko informazioa emango dizugu.

Esaten denez Inauteriak kristauen ohituretatik haratago doaz. Jatorria 5000 urteko antzinakotasuna daukaten jai paganoetan kokatzen da. Halere gure tradizioa ez da hain "zaharra". Inauteriak kristauentzat sakratua den garizumaren aurretik bizitza oparoari agur esateko ospatzen dira. Hori dela eta Inauterietan dena da balekoa.

Pixkanaka, jai hori aldatuz joan da eta gaur egun jendea mozorrotu egiten da egun horietan. Euskadin betidanik ospatzen dira inauteriak eta hainbat dira bertako ohiturak.

Behar bada gure lurretik ezagunenak diren inauteriak Tolosakoak dira. Zalantzarik gabe Euskadi mailan mediatikoenak. Bisitatu beharreko inauteriak dira, jendetsuak eta ekintzaz beterikoak.

Euskadin zehar hainbat desfile aurkituko ditugu, eta ez bakarrik herrialdeetako hiriburuetan. Aipatzekoak ditugu inauteriak era berezian bizi direlako Eibar, Ondarroa edo Amurrio.

Ondo pasatu nahi baduzu hurbildu edozein udalerri hauetako batera eta gozatu inauteriez. Nekaturretik bisitatzeko asmoa duzun edozein herriren inguruan ostatu eskainiko dizugu.