30/01/2015

korrika 2015

Jadanik urruti gelditzen da 1980 urtea. Azken 35 urteotan euskarak berpizkundea bizi izan du hainbat faktorek eraginda. Gauza ugari burutu dira gure hizkuntza gizartearen parte aktibo bihur dadin, eta apurka, denboraren poderioz, lortzen ari da. Edozein modutan ez dago soberan euskara existitzen dela eta egunerokotasunerako hor daukagula gogora ekartzea. Korrika bezalako ekimenek 35 urtez ari dira hori gogorarazten.

1980 hartako azaroaren 29an Korrikaren lehen edizioa abiatu zen, euskararen erabilera Euskal Herri osoan zehar aldarrikatzen zuen hiritarren martxa.Gauez eta egunez, atsedenik hartu gabe, Korrikaren lekukoak hamaika herri zeharkatzen ditu ehunka korrikalariren eskutan.

Korrika bi urtean behin ospatzen da. Aurtengo leloa "Euskahaldun" izango da eta Urepelen izango du abiapuntua. 10 egun ondoren Bilbora helduko da 2161 kilometroko ibilbidearen ondoren.

Gure aldetik parte hartzera animatu nahi zaituztegu, baina batez ere euskara erabiltzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Are gehiago, gurekin harremanetan jartzen zaretenean erabil dezazuen gonbitea egiten dizuegu. Euskaraz mintzatu, euskaraz bizi!