30/01/2015

Euskadi lurralde txikia izan daiteke baina harrigarria da oso. Guztiz ezberdinak diren hiru klima mota ematen dira Euskadin. Kostaldeko inguruneak topo egiten du mendialdeko sistemaren eta hegoaldeko muturrean aldiz giro lehorra nagusitzen da. Aberastasun klimatikoak ekosistema aniztasun zoragarria eskaintzen du eta horrek bere eragina izaten du hainbat gauzatan. Ingurune ezberdin ugari dauzkagu eta zalantzarik gabe honek oso eragin zoragarria dauka gure lehen gaietan.

Euskal nekazaritza eta abeltzaintzak barietate handiko produktu liluragarriak eskaintzen dizkigute. Kostaldera begiratzen badugu Kantauri itsasoak lehen mailako arrantza eskaintzen digu. Lurrak barazki, berdura eta lekale aukera zabala eskaintzen digu. Gure lurraldean milaka jatorri deitura aurkituko dituzu gure produktuen kalitatea berresten dituztenak.

Gure haragiak beti izan dira kalitatezkoak, esnekiak bezala, zeintzuen artean gusturako mokadu zoragarria den Idiazabal gazta azpimarratu behar den.

Euskadin jatea berezia bada zer esanik ez edatea. Gure lurrak mahatsez egindako ardo bikainak eskaintzen ditu. Arabar Errioxako ardoak edo Txakolinak dituen jatorri deitura ezberdinak kalitate erreferente bilakatu dira. Ezin ahaztu bestalde sagardoa, deborarekin gure lurrean ikur bihurtu dena.

Produktu aniztasun hau guztia izateak eragin zuzena izan du hirietako azoken kalitatean. Gure hirietako azoka edo herrietako merkatuak bertako ehunka nekazari eta abeltzainen kalitate handiko produktuz hornitzen dira. Aipamen berezia egin behar dugu ferien kasuan, bertan kalitate eta freskotasun handieneko produktuak ekoizleen eskuetatik zuzenean jasotzeko aukera ematen baitute.

Euskadi bisitatzen dutenek gure kalitatezko produktuez gozatzeko aukera izaten dute. Eta gainera horietako asko gure Nekatur ostatuetatik ateratzen dira. Imajinatzen al duzu zure burua ostatuan jasotzen zaituzten pertsonek beraiek egindako sagardoa, edo gazta, edo barazkiak... dastatzen?Aitzakia ezin hobea bisitatzera etortzeko. Zure zain gelditzen gara.