05/01/2015

txotx eguna 2015

Zer diotsu "Txotx" hitzak? Entzuna? Zotz esan nahi du. Beste hitz bat baino ez dela pentsatuko duzu baina ez da horrela. Euskadin azken urteotan gehien errotutako ohitura baten ikurra da. Harrigarria? Gaur txotx horrek ordezkatzen duen guztia azalduko dizugu. Aurreratuko dizugu edozein modutan gozo-gozoa dela.

Urte guztietan data hauen inguruan sagardotegien denboraldia irekitzen da maiatza inguruan bukatu arte. Denboraldi horren hasiera omenaldi gastronomikoekin egiten da. Hasiera horrek txotx izena hartzen du, sagardo kupelaren zulotxoa estaltzen duen zotza hain zuzen ere.

Txotx oihuak zulotxo hori ireki egingo dela adierazten du eta jendeak edalontzia hurbilduko du zurrustara irakindako sagar zukuz betetzeko. Bata bestearen atzetik jende guztia pasako da upelaren aurretik txuletoi eta bakailao tortilla bezalako jakiak digeritzen laguntzeko.

Tradizioz, txotx ohitura hori antzinakoa da. Orduan ekoizleek erosleentzat irekitzen zituzten kupelak beste inork baino lehenago dasta zezaten. Denboraren poderioz ospakizun pribatu hura publiko eta guztiz modako bihurtu da. Bertakoek zein bisitariek oso preziatzen duten benetako ospakizun gastronomikoa.

Sagardotegi bakoitzak bere denboraldiaren hasiera data ezberdinetan egiten badu ere ofizialki sagardotegien denboraldia urtarrilaren 14an irekitzen da. Une horretatik aurrera edari hau ia udaberria bukatu arte edaten da.

Euskadin sagardoaren tradizioa ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu. Ah, ba al zenekien Nekaturreko hainbat ostatutan ere sagardoa ekoizten dela? Interesgarria, ezta? Egin ezazu tartetxo bat zure agendan atseden hartu eta batez ere sabelari atsegin emateko. Zure zain gelditzen gara!