31/12/2014

Euskadi bisitatzeko asmoz? Hamaika txoko eta toki daukazu bisitatzeko: hondartzak, mendiak, museoak, jatetxeak, antzokiak... zerrenda oso luzea da. Gaur horietako hiru azpimarratuko ditugu zure bisitaldi horretan galdu behar ez direnak.

Motxila prest! Bagoaz!

Lehen geldialdia Vitoria-Gasteizen egingo dugu. 2012 urtean arabar hiriburua europar hiriburu berde izendatu zuten. Merezitako saria egunez egun berdeago, ekologikoago eta inguruarekiko errespetuzkoa den hiri batentzat.

Vitoria-Gasteizen hainbat dira parkeak eta gune berdeak, eta batez ere hiria inguratzen duen eraztun berdea oso berezia da. Oso aproposa paseatzeko, hirigunetik metro batzuetara eraztun berdean hainbat dira ezkutatzen diren altxor naturalak: bustiguneak, basoak edota animali erreserbak. Oinez zein bizikletaz egin daiteke bisitaldia. Hurrengo 12 hilabeteotan bisitatu eta deskubritzeko gonbitea egiten dizuegu.

Oraingoan Bizkaira egingo dugu jauzia, Enkarterrietan kokatzen den Galdames herrira. Bertan aurkitzen da Loizaga dorre dotorea zeinean automobil bilduma zoragarria dagoen. Garai guztietako 75 ibilgailu, horien artean munduko Rolls Royce kotxeen bildumarik hoberenetarikoa.

20. hamarkadako Ford T bezalako bitxiak edota Ferrari Testarrossa edo Lamborghini Countach bezalako kirol-auto klasikoak ere aurkituko ditugu. Motorren mundua gustuko duten guztientzat derrigorrezko bisitaldia!

Eta Bizkaian jarraituko dugu herrialdeko eraikinik esanguratsuenetakoa ezagutzeko. Egun Guggenheim Bizkaiaren modernotasunaren irudia bada ere joan den XX. mendeko hasieran Bizkaia Zubia izan zen. 1893an eraikitako zubi eseki zoragarri hau itsasadarraren albo biak lotzen ditu, Areeta eta Portugalete hain zuzen ere.

Esekitako lehen zubi transbordadorea izan zen eta gaur egun oraindik ere funtzionatzen jarraitzen du, ikuskizun paregabea izanik erabilgarritasunagatik eta baita edertasun mekanikoagatik. Gure Eiffel dorre partikularra!

Gonbidatuta zaude Euskadiko hiru txoko hauek ezagutzera etortzeko. Ez zaitez kezkatu! Inguruetan ostaturik hoberena lortzen lagunduko zaitugu.