31/12/2014

danborrada

Egutegian hainbat dira markatutako egunak, baina donostiarrentzat badago bat beste guztien gainetik. Egun handia da hirian, kalera ateratzen da jende guztia eguraldi ona zein txarra izan, jaiaz gozatzera. Egun hori urtarrilaren 20a da. Zer da egun hori? Erantzun erraza: San Sebastian eguna.

Jaiari gogotsu ematen zaio hasiera 19tik 20rako goizaldean. Gauerdian Gaztelubide elkarteak eta beste danborradetako ordezkariek musika jartzen diote bandera igotzeari. Sarriegi maisuak bere garaian sortutako musikaren doinua beti bezain bizi eta berri entzuten da urtero. Jaiari Konstituzio plazan ekiten zaio eta hirira zabaltzen da 24 ordu magikoz.

Hilaren 20a heltzearekin batera txikienek hartzen dute helduen lekukoa. Donostiak danborradak ospatzen jarraitzen du baina oraingoan haurren txanda da. 52 konpainia, gehienak ikastetxe ezberdinetatik datozenak, Gipuzkoako hiriburuan zehar ibiltzen dira desfilean nagusiek egiten duten erritmo berean.

Jaia ez da 20tik 21erako gauerdi-arte eteten, noiz donostiarrak berriz ere Konstituzio plazan elkartzen diren. Oraingoan Union Artesanak, hiriko konpainiarik zaharrenak, hartzen du bere gain danborrada. San Sebastian martxaren doinuekin alkate jaunak bandera jaitsi eta neguko, edo zergatik ez donostiar urteko, 24 ordu politenei bukaera ematen die.

Donostiarrek beti esan dute danborrada bizi beharreko esperientzia dela hiriaren funtsa ondo ulertzeko. Egia esan danborrada gure lurreko oso ospakizun berezi eta interesgarria da. Gauza ezberdin bat bizi nahi baduzu zain daukazu Donostia. Ez izan zalantzarik. Eta atseden hartzeko lekurik nahi baduzu guk eskainiko dizugu laguntza...