02/12/2014

Nola jakin Gabonak hurbil direla?Gure hirietako azoka tradizionalak heltzen direlako! Urte bukaeran bai Donostia, Bilbo zein Vitoria-Gasteizek hitzordua daukate lurraldeko artisau eta nekazariekin. Produktu natural hoberenez eta sukalderako lehen gai hoberenez gozatzeko unea da. Interesgarria, ezta?

Ibilbideari Arabako hiriburuan ekingo diogu. Urtero bezala, Gabon gauaren aurreko ostegunean Gabonetako nekazal azoka tradizionalaren edizio berri bat ospatzen da.Plaza berrian ospatzen da, hiriaren muinean. Aurtengo edizioa berezia izango da gasteiztarrek hiriburu gastronomikoari agur esango diotelako.

Hilak 22an San Tomas dator. Bilbon egunik politenetako bat. Dozenaka nekazari, abeltzain eta artisauek haien produkturik hoberenak eskaintzen dituzte. Egutegiko azoka jendetsu eta interesgarrienetakoa. Ez dira bestalde bertsoak, trikitilariak eta txalapartariak faltako.

Eta Donostia ederrean bere San Tomasak ere ospatuko dira. Gure lurraldeko azokarik garrantzitsuenetakoa. Kontxa, pintxo edo surfaren hiria azoka bereziena ere bada. San Tomas egunean ehun baino artisau eta nekazari gehiago batzen dira eta bertan kalitate goreneko barazki, fruta, ogi edota ohiko postreak eskuratzeko aukera izango dugu. Gabon gauerako lehen gaia ezinbestekoa da!

Nekaturren oso gustuko dugu hitzordu hauetan bizi den jai giroa. Eta horrela da nekazal sektoreko profesionalek egiten duten lanak bere aitortza jasotzen duelako. Ez dira gutxi azoka hauetan egoten diren gure ostatuak. Gure lurraren hoberenaz gozatzeko eta baita gure naturaren fruituak deskubritzeko aukera aproposa. Ez hori bakarrik, data hauetarako opariren bat aurkitzerik ere badago!