10/11/2014

Arabako dorreak

Gaur Arabako historia deskubrituko digun ibilbidea proposatuko dizuegu. Erdi Arora bidaiatuko dugu, XIV eta XV. mendeetara, gure ibilbidearen historia hasten den unera. Vitoria-Gasteiz 4 dorreen hiria bezala ezagutzen da bere eliza ezagunenetako dorreak direla eta. Baina Araban badira bestelako dorre interesgarriak. Hartu motxila eta zatoz gurekin herrialdeko erdi aroko dorreak deskubritzera!

Ibilbidea hiriburutik 15 kilometrora abiatuko dugu. Mendebaldean Mendozatarren dorretxea aurkitzen dugu. Penintsulako familia noble garrantzitsuenetako baten erresidentzia izandakoa XIII. mendearen bukaeran eraikitzen hasi zen. Bost solairutako gotortutako dorretxe bat da. Harresi batez inguraturik, Mendozatarren dorretxea, familiaren egoitza izateaz gain iraganean presondegia ere izan zen. Joan den mendearen erdialdera berriztatu egin zen berriz ere eder egon zedin. Gaur egun Arabako heraldikaren museoaren egoitza da.</>Mendebalderantz jarraituz Villanañera helduko gara. Bertan aurkitzen da gure hurrengo dorrea. XIV eta XV. mendeen artean, Varonatarrek haien izena daraman dorre-jauregia eraikitzeko agindua eman zuten. Lurraldean hoberen mantentzen den gotortutako monumentu multzoa da. Gida baten laguntzaz bisitatzeko aukera izango dugu dorre ederra.

Iparralderantz jarraituz Airarako Kuadrillara helduko gara. Bertan aurkitzen da Kexaako monumentu multzoa, non dorretxeaz gain domingotarren komentuaz gozatzeko aukera izango dugun. Miresgarria den XIV. mendeko eraikina. Ibilbidea Gasteizera bueltan hurbilduz jarraituko dugu. Handik oso hurbil Gebaratarrek, Euskadiko familia nobleak, XII. mendean gaztelua eraiki zuen. Handik berrehun urtera dorrea eraiki zuten, II. gerra Karlista arte mantendu zena. Gerra hartan jasandako setioaren ondorioz suntsiturik gelditu zen. Azken urteotan dorrearen parte bat berriztatua izan da eta eder azaltzen da muinoaren gainean.

4 dorre hauek Arabako aberastasun historikoaren adibide bat baino ez dira. Herrialdean zehar asko dira erdi aroko eraikinak, zergatik ez zatoz deskubritzera?