10/11/2014


Eguna/k: Abenduak 5-7

Tolosako txuletoi festa

Jatea lurreko plazera dugu. Zentzumen guztiekin gozatzen den plazera. Euskadira etorri eta jatetxe bateko mahaira esertzerakoan esperientzia zoragarria izateko prestatzen zara, bizarrak koipetzeko!

Belaunaldiz belaunaldi oinordetutako tradizio gastronomikoari esker lortu dugu. Euskal sukaldaritza nazioarte mailan erreferentea dugu. Gure jatetxeek Michelin izarren konstelazio bat osotzen dute milioika pertsonen ahosabaiari gozamena eskainiz.

Arrakasta gastronomikoaren beste oinarrietako bat gure lehengaietan dago. Gure lurrak kalitate handiko produktuak eskaintzen dizkigu. Lehen mailako egoskariak, barazkiak eta ardoak eta kalitate handiko haragi eta arrainak laguntzeko. Hainbat dira Euskadin dauzkagun jatorri deiturak eta haien bidez gure produktuen kalitate handia bermatzen da.

Produktu hauek guztien artean izarretako bat Tolosako idi txuleta edo txuletoia dugu. Antzinako Gipuzkoako hiriburua produktu honen sorlekua dela esaten da, hemen kontsumitu baitzen lehen aldiz. Udalerri honetan era honetako haragiak dastatzeko jatetxe edo erretegirik hoberenak aurkitzen dira. Hain da garrantzitsua Tolosako txuleta urtero jai eguna ere baduela.

Udazkenaren bukaeran Tolosan txuletaren eguna ospatzen da. Zenbait egunetan zehar hirigunea parrilada handi bat bihurtzen da non haragirik hoberenak dastatzeko aukera dagoen prezio merkean. Txuletoiarekin batera lehen mailako bestelako produktuak eskaintzen dira, hala nola Lodosako piperrak, Nafarroako esparragoak, Tuterako kukuluak, Idiazabalgo gazta zoragarria eta eskualdeko ohiko postreak (teilak, xaxuak eta zigarroak).

Txuletaren jaiaren edizio hau abenduaren 6 eta 7an ospatuko da, konstituzioaren jaizubiarekin bat eginez. Beste destino aproposa jaizubi horretarako.

Oso plan egokia: Gipuzkoako txoko liluragarri honetan ondo jateaz gozatzea. Joan zaitez ostatua erreserbatzen eta omenaldi gastronomikoa prestatzen.